
1965eko apirilaren 21ean jaio zen Itziar Okariz artista, gaur 60 urte, Donostian. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasten izan zuen bere lehenengo harremana artearekin. Ondoren, eskultura eta pintura espezialitatean lizentziatu zen. Bere lanean bereziki performance artea landu du, baina bere burua eskultoretzat du Okarizek.
Eskultura eta performance egiteaz gain, arkitektura eta hirigintza ere jorratu ditu, irudia eta ahotsa erabilita. Bere lanekin, nazioarteko performance artistetatik garrantzitsuenetariko bat bilakatu da donostiarra, Estatu espainolean arte mota honetan aritu den lehenetarikoa izan delako, besteak beste.
Bere lanetan, gainera, ikuspegi sozial eta politikoa txertatu ohi du Itziar Okarizek. Generoari buruzko eztabaida oso presente dago berak egindakoan, baina baita paisaiaren eta arkitekturaren, ikurraren eta erritualaren edota sexualitateren eta lurraldearen arteko erlazioak ere.
Nazioartean egindako erakusketen artean Ars Parcours, Art Basel (Basel); Palais des Beaux-Arts, Bozas (Brusela); Luisa Strina Galeria (Sao Paulo); Museo do Chiado (Lisboa); CA2M (Madril); Carreras Mugica Galeria; etHall (Bartzelona); Le 102 (Grenoble); eta MNCARS, Reina Sofia Museoa (Madril) erakustokietan izan da.