
Hermann Albrecht Insinger (1827 - 1911), Amsterdamen jaiotako enpresaria, argazkilari afizionatua izan zen, eta bere ibilbide politikoaren ondoren, Europako hainbat herrialde eta lurraldetan zehar ibili zen bere kamerarekin. Berak utzitako ondareak 7.000 irudi baino gehiago ditu, gehienak estereoskopikoak, eta garai baten testigantza baliotsua eskaintzen du. 1899ko udaberrian, Euskal Herrira bidaiatu zuen, eta, besteak beste, Hondarribiko aduanazainen irudiak, Getariako (Lapurdi) frontoiko pilota partidak, Donibane Garaziko merkatua eta tren geltokia, Biarritzeko olatuak eta Aturri ibaiaren bokalea hartu zituen iruditan. Guztira, 47 argazki. Irudiek eguneroko bizitzako eszenak islatzen dituzte, baita paisaiarenak ere. Bere argazki artxiboa Bielefeldeko (Alemania) Stadtarchiv-en dago. Artikuluak erakusten duen irudia 1899ko apirilean hartu zen, Hondarribian, eta saltzaile bat erakusten du, salgaia bi mandoren gainean garraiatzen, fardelak paketatuta eta mantaz estalita basten gainean.

Adina ez da oztopo, eta Euskal Selekzioa munduko txapelketa gogotsu jokatzen ari da

«Gatazkaren memorian gazteek beraien ikuspegia inportantea dela sentitu behar dute»

Itsasoa maitatu eta babestuz
Gaitzari aurre hartu
