
Gaur duela 205 urte hil zen Claudine Picardetek nazioarteko ospea lortu zuen gutxienez lau hizkuntzatatik (suediera, ingelesa, alemana eta italiera, eta agian latina) frantsesera hogei bat kimikari eta mineralogoren testuak itzultzeagatik. Garai hartako aditurik garrantzitsuenekin egin zuen lan. 1774 eta 1797 artean argitaratutako mila orrialde baino gehiago itzuli zituen.
Claudine Poullet Dijonen jaio zen 1735eko abuztuaren 7an. François Poullet de Champlevey erret notarioaren alaba zaharrena zen.
1755ean, Claude Picardet abokatuarekin ezkondu zen eta Claudine Picardet izena hartu zuen. Abokatua Table de Marbreko kontseilaria izan zen —Ancien Régime garaian uren eta basoen jurisdikzio gorena. Picardet bikoteak seme bakarra izan zuen, 19 urte zituela hil zena. Une hartatik aurrera, Claudine-ek zientziari eskaini zion bizitza eta Dijongo Akademiako zuzendariarekin lanean hasi zen.
Guyton de Morveau kimikari eta politikariak atzerriko testu zientifikoen frantsesezko itzulpenak sustatu zituen, batez ere kimika eta mineralogiari buruzkoak. Ekimen kolektibo honetan, parte hartu zuten dozena bat pertsonek zereginak partekatu zituzten: jatorrizko lan inprimatuak eskuratzea, itzulpena bera, eta hizkuntza eta zientziaren ikuspegitik zuzentzea. Batzuetan, esperimentuak ere egiten ziren argibideak eta behatutako emaitzak berresteko. Claudine Picardet zen taldeko kide ez-akademiko bakarra, emakume bakarra, bost hizkuntzatan lan egiten zuen bakarra eta emankorrena.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
