
Martxa Berdea 1975eko azaroaren 6an hasi zuten Saharako basamortuan 350.000 zibil eta 40.000 soldadu marokoarrek, ordura arte Espainiaren kolonia izandako Sahara Marokoren eskutan hartzeko asmoarekin. Garai hartan, Gobernu espainiarra lurraldea uzteko prest azaldu zen, 1968an Ekuatore Ginea utzi zuen gisan. Sahararrek Estatu independente bat osatu nahi zuten, baina Maroko eta Mauritaniaren mende egotera pasatu ziren.
Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuak diseinatu zuen martxa, eta CIAren babesa ere izan zuen. Bai AEBek eta bai Frantziak nahiago zuten Sahara marokoar bat Sahara independente bat edo bloke komunistan zegoen Argeliaren satelite bat baino.
Marokok Sahararen parterik handiena hartu zuen, eta horri eusten dio gaur egun ere. Saharar herriak, ordea, beti ukatu du Marokoko monarkiaren mende izatea. Hala sortu zen Mendebaldeko Saharako gatazka, oraindik konpondu gabe dagoena. Lurrik gabe, sahararrak basamortura erbesteratuak daude eta urte luzeak daramatzate jada han bizirauten, nazioartetik iristen zaien laguntzarekin.
Gatazkak gora-behera asko izan ditu azken urteetan. Marokok 2007an ofizial egin zuen Sahararako autonomia-plan bat. Espainiako gobernuak -beste batzuek bezala- atzera bota zuen, baina 2022an, PSOEko presidente Pedro Sanchezek harrigarriro aldatu zuen Espainiak Mendebaldeko Sahararekiko zuen kanpo-politika tradizionala, Espainiako kongresua eta gobernukideak kontuan hartu gabe.
Gaitzari aurre hartu

Eskola Kirolaren inguruko epaiak berriz azaleratu du lehia goiztiarraren eztabaida

Baterajotzea: Gazte komunitate feminista batu eta indartzeko elkargunea Zaldibarren

«Errekonozimendu barik pasatu den emakume belaunaldi bateko kide da Feli»
