
Otsailaren 28an, Euskal Fondoak eta Arabako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak antolatuta, hamabost artista euskaldun eta saharar baino gehiago elkartuko dira Euskalduna jauregian saharar herriari «babesa erakusteko eta ahaztutako gatazka honi ikusgarritasuna emateko». Aurkezpenean nabarmendu zutenez, «musika justiziaren eta giza eskubideen defentsarekin konprometitutako bi herriren eta bi kulturaren arteko topaleku bihurtuko da. Ez dugu ahaztu behar duela bost urte gerra hasi zela berriro eta saharar herriak 50 urte daramatzala erbestean». Itziar Ituño protagonista duen “Gu ere hareazko bilakatu gara” spota ere aurkeztu zuten. Aziza Brahim abeslari sahararra izango da gonbidatu berezia; Oreka TX, Mikel Urdangarin eta Eñaut Elorrietarekin arituko da. Suilma Aalik aitaren lurrari eskainitako abesti bat kantatuko du lehen aldiz; horrez gain, “Haizea harrien kontra” kanta ere abestuko du Itziar Ituño eta Olaia Inziarterekin batera. Palestina ere presente egon da, Gazako Ahmed & Nur artisten emanaldiarekin. Sorpresaren bat ere izango da Sua Enparantza dantzariaren eta Jon Maia bertsolarien eskutik.

«Arlo ekologikoan gauza batzuk oso azkar, anbizioz eta eskala handian egin behar dira»

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»

