GAUR8

Pripyat hiri fantasma, Txernobileko ezbeharretik 40 urtera

Ileak tente jartzen dituen isiltasuna dago Pripyaten. Hiria ezbeharrarren lekuko izan zela argi dago, dena suntsituta dagoelako, baina era berean, denbora eten izan balitz bezala ere bai. Txernobileko zentral nuklearreko langileak bertan bizi ziren, handik gertuen zegoen hirian.

Txernobileko zentral nuklearrean izandako leherketatik 40 urte igaro direnean, Pripyat hiria herri fantasma bat da oraindik, bere apartamentu abandonatuekin, denda hutsekin eta herdoildutako noria-gurpilekin. 

Segurtasun-proba batean giza-akats batek eragindako leherketa historiako hondamendi nuklear zibilik okerrena izan zen. 

Egun, Pripyat turismo nuklearrarentzat bereziki erakargarria da, dena zegoen bezala dagoelako, denbora eten izan balitz bezala. Izan ere, bisita gidatuen bidez posible da bertara joatea eta behin bizitzaz betetako hiri arrunta zena aurrez aurre ikusteko aukera dago. 

«Txernobileko Zentral Nuklearra punta-puntakoa zen ez bakarrik Ukrainan, baita Sobietar Batasunean ere. Eta plana zen Europako handiena izatea. Horregatik, hona jende gaztea etorri zen hasiera batean, lanpostu on eta ondo ordaindu bat lortzeko aukera zegoelako. Gainera logelak eman zizkieten, eta geroxeago Pripyat hirian bertan pisuak», dio Ukrainako Bazterketa Eremuaren Kudeaketarako Estatu Agentziaren Prentsa Idazkaria den Nadiya Mudryk-Mochalovak.
 
Pripyat hiria oso hiri gaztea zen istripua gertatu zenean, 16 urte eta 82 egun besterik ez zituen. Mudryk-Mochalovak azaldutakoaren arabera, Txernobylgo zentral nuklearraren hiri-satelitea zen, eta herriko biztanle gehienak zentral berean lan egiten zuten. Bertako biztanleak apirilaren 27an ebakuatzen hasi ziren, istripua gertatu eta hurrengo egunean.

«Sektore nuklearrak sona handia zuen, beraz, prestigioa ematen zuen enpresa horietan lan egitea. Pripyat hiria bizitza eroso baterako eraiki zen; zoritxarrez, ez zen horrela Sobietar Batasuneko hiri guztietan, beraz, hemen bizitzea oso interesgarria zen. Pripyateko biztanleen batez besteko adina 26 urtekoa zenez, gazte asko zeuden», argitu du.

40 urteren ostean aro modernoko ezbehar handienetako bat izan zen istripu hura, eta nekez ahaztuko dugu.