JUL. 26 2025 - 00:00h Izabela, Polonian ekidin zitekeen heriotza (Alex Bona/SOPA Images via ZUMA P / DPA/ EUROPA PRESS) Ainara Lertxundi Poloniako hiru medikuri espetxe zigorra ezarri berri diete, konplikazioen ondorioz hildako emakume haurdun bati abortua ez egiteagatik. Poloniak Europako ugalketa-osasunaren legerik zorrotzenetako bat du. Fetuak malformazio larriak dituenean ere abortua debekatu zuen Auzitegi Konstituzionalak 2020ko urriaren 22an. Bortxaketa edo intzestu egoeretan edo amaren bizitza arriskuan dagoenean soilik baimenduta dago haurdunaldia etetea. Baina medikuak abortuak egitearen beldur dira, baita kasu horietan ere. Izabelak 30 urte zituen. 22 asteko zegoen. 2021eko irailean hil zen shock septiko batengatik Pszczynan. Haurdunaldiarekin lotutako arazo larriak zituelako ospitalera joan zen gaztea. Medikuek uko egin zioten bizitza salbatuko zion abortua egiteari. Bere heriotzak manifestazio andana eragin zuen Polonia osoan. Irudian, 2021eko azaroan egindako protesta bat. Bestetik, Poloniako presidenteak, Andrzej Dudak, Robert Bakiewicz ultraeskuindar ezagunari indultua eman dio partzialki. Bakiewiczek emakume talde bati eraso egin zion Varsovian 2020an abortatzeko eskubidearen alde egindako martxa jendetsu batean.