OCT. 01 2025 - 00:00h Duela mende bat jaio zen Adolfo Kaminsky, frantziar erresistentziako kidea Dokumentu faltsuak egiten milaka bizitza salbatzea lortu zuen Adolfo Kaminsky argazkilari fransesak Bigarren Mundu Gerrak zehar. Bera Argentinan jaioa zen eta horri esker lortu zuen konzentrazio esparru batetik askatzea. Horren ostean konturatu zen zein garrantzitsuak ziren paperak. Adolfo Kaminsky argazki kameraren aurrean. (Joel Saget | AFP) GAUR8 1925ko urriaren 1ean, Argentinan, jaio zen Adolfo Kaminsky argazkilaria. Errusiatik zetorren judutar familia batekoa zen, Frantzian bizitokia hartzeko atera ziren beren herrialdetik, baina Frantziatik kanporatuak izan ziren. Buenos Airesen lau urtez bizi ondoren, Frantziara itzuli eta lur haretan geratzeko zorterik zuten frogatzea erabaki zuen Kaminskyren familiak. Parisen bizi izan ziren lehendabizi, eta ondoren, Virera joan ziren.Nazien okupazioak, ordea, bizitza aldatu zion: osabari jarraika hasi ziren, eta bere ama oso baldintza susmagarrietan hil zen, ondoren. Familia osoa 1943an Drancyko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Orduan, Kaminsky berari salbatu zion paper batek, oraindik ez zekien beste milaka lagunen bizitzak salbatzea ere paper baten esku egongo zenik. Nazionalitate argentinarrari esker askatu zituzten. Oso gaztetatik tintatzeko denda batean hasi zen lanean, kimikarekin eta pinturarekin egiten zuen amets, eta bere argazkigintzako zein kimikako jakintzak baliatuz paper faltsuak egiten hasi zen. 1943an itzuli ziren Parisera, eta Adolfo Kaminsky laborategi batean hasi zen lanean, gerra osoa igaro zuen bertan, judutarrentzat identitate faltsuak egiten, eta baita naziengandik mehatxatuak izandako beste guztientzat ere. Bere aitarentzat identitate faltsu bat bilatzen ari zela ezagutu zituen erresistentziako taldeak, batez ere dokumentu faltsuak egiten zebiltzanen sarea. ‘La Sixieme’ izena zuen talde horrek, eta judutarrek osatutakoa zen, taldeak zuen arazo nagusiena dokumentuetatik tinta urdina ezabatzearena zen, eta Kaminskyk bazuen irtenbidea: azido laktikoa. Laborategian elkarrekin lan egiten hasi ziren, eta bere erronkarik handiena ur-marka egiten ikastea izan zen. Bigarren mundu gerran egin zuen lan gehien, batez ere Frantziako zerbitzu sekretuentzat. Eta 1945az geroztik ere hainbat mugimendutan ibili zen. Doan egin izan zuen lan beti, ideiekin ados ez bazegoen lan bati uko egin ahal izateko. 1971n egin zuen bere azken identifikazio faltsua, bere ibilbideari amaiera emanez. Hamar urtez Aljerren bizi izan zen, ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen bertan. Ondoren, 1982an Frantziara joan ziren bizitzera, bertan etorkin gazteen hezitzaile gisa aritu zen lanean. 2023ko urtarrilaren 9an hil zen 97 urte zituela.