GAUR8

Sagarra biltzen Bertizko Jaurerrian

(PEDRO CIGA. NAFARROAKO ARTXIBO NAGUSIA.)

Baserrietan, sagarra funtsezko laborea izan da mendeetan zehar, bai sagardoaren ekoizpenari bai etxeko ekonomiari lotuta. Sagarra udazkenean biltzen da, fruituak heltze-puntu optimoa lortu duenean. Horretarako, kizkia izeneko tresna tradizional bat erabiltzen da: hurritz makila bat, sagarra lurra ukitu gabe askatzeko metalezko kako batekin errematatua. Metodo honek zikintzea saihesten du, eta sagarra babesten. Pedro Cigak ateratako argazkian, bere emazte Dorotea Fernandez Morales agertzen da, Bertizko Jaurerrian sagarrak biltzen, Oieregin. Ikus daitekeenez, eszenaratze antzeztua da, sinesgarritasun gutxikoa, asmo estetiko bati erantzuten diona dokumentalari baino gehiago.