NOV. 26 2025 - 05:00h Duela 120 urte jaio zen Natalia Kovxova sobietar frankotiratzailea Gaur bezalako egun batean jaio zen Natalia Kovxova sobietar frankotiratzailea. Maria Polivanovarekin batera osatu zuen taldea bereziki ospetsua egin zen Bigarren Mundu Gerran 298 alemaniar soldadu hil zituztelako. Elkarrekin hil ziren, lubaki batean granada bat lehertuta. Natalia Kovxova eta Maria Polivanova laguna. (WIKIPEDIA COMMONS) GAUR8 Natalia Kovxovaren istorioa Bigarren Mundu Gerrako zirraragarrienetakoa da. Gaztea oso, Armada Gorriko frankotiratzailea eta bere ausardiagatik ospetsua, Kovxovak nazien aurka borrokatu zuen ekialdeko frontean azken arnasaraino. 1942an, preso hartzeko zorian zegoenean, granada bat lehertzea erabaki zuen eta erresistentziaren ikurra bihurtu. Sobietar Batasuneko Heroina bezala kondekoratua izan zen. Natalia Venediktovna Kovxovaren izena (1920ko azaroaren 26a - 1942ko abuztuaren 14a) Maria Polivanova lagunari lotuta egongo da betiko. Biak Wehrmacht-eko alemaniar indarren aurka borrokan ari zirenean hil ziren Novgorodetik gertu, 1942ko abuztuan. Sobietar Batasunaren inbasio alemaniarra 1941ean hasi zenean ezagutu ziren elkar Moskun, Kovxova graduatu berria zen eta Moskuko ikerketa-institutoan hasi zen lanean, Narodnoe Opolcheniye unitatean (autodefentsa). Hor ezagutu eta lagunak egin ziren biak. Autodefentsa-talde horiek Alemaniako Luftwaffeko hegazkinak hiri eta herri errusiarrak bonbardatzen hasi zirenean sortu ziren. Kovxova behaketa eta komunikazio saileko arduraduna izan zen hasieran. 1942ko urtarrilean, Kovxova eta Polivanova frankotiratzaile-talde bat osatu zuten, non Kovxova frankotiratzailea zen eta Polivanova, berriz, behatzailea. 1942ko abuztuaren 14an, bere erregimentua Sutoki-Byakovo herrixkaren inguruan borrokatzen ari, Novgorodeko Oblasten. Ametrailadoreek eta frankotiratzaileek eutsi egiten zioten alemaniarren erasoari lubakietan. Soldadu sobietarrak bata bestearen atzetik erortzen joan ziren, Kovxova eta Polivanova bakarrik geratu ziren arte, biak zaurituta. Kovxovak bere granadako kisketatik tira egin zuen soldadu alemaniarrei lubakira iristean eta granadak lehertu zituen, bere burua, Polivanova eta soldadu alemanak hilez.