GAUR8

Auzo-kontseiluen batzarren zikloa azaroaren 17an abiatuko dute Laudion

Azaroaren 17an abiatuko dira auzo-batzarrak Laudion, herritarren parte hartzera irekitako foro bat non udal ordezkariek ere parte hartzen duten. Aurten, gainera, batzarra bildu aurretik ibilbide egingo dute auzotetatik udal ordezkariek kontseiluko kideekin batera.

Auzo-batzarr bat Laudion, irudian.
Auzo-batzarr bat Laudion, irudian. (LAUDIOKO UDALA)

Joan den irailaren 30ean egin zen lehen batzar orokorraren ostean, auzo-kontseiluen batzarren ziklo berri bat jarriko du abian Laudioko Udalak. Azaroaren 17tik abenduaren 17rako tartean egingo dira ikasturte berriko lehen auzo-batzarrak.

Lehen saioren helburua izan zen udalerriaren erronkei buruzko ikuspegi partekatua indartzea eta «aurten berrikuntzak dakartzan lan metodologia berria aurkeztea». Izan ere, aurreikusitako aldaketa bat da batzarrak egin aurretik auzoetatik ibilaldiak egitea auzo-kontseiluko kideen ondoan.

«Ibilbide horiek aukera emango diote Udalari auzo bakoitzera hurbiltzeko eta gorabeherak bertatik bertara ezagutzeko eta ‘Linea Verde’ tresnarekin dokumentatzeko», azaldu dute udal iturriek. 

Auzoetako eguneroko arazoei «erantzun azkarragoak» eman eta eraginkortasuna areagotu nahi du udal Gobernuak prozedura berriarekin. «Horrela, batzarrek sakoneko eztabaidetan eta udalerriaren norabidea markatzen duten lehentasun kolektiboetan jarri ahal izango dute arreta», adierazi dute.

Gogoratu dutenez, «bizilagunek eta Udalak bizitza komunitarioa hobetzeko elkarlanean jarduten duten gune bat» dira auzo-kontseiluak eta herritarren parte hartzerako «kanal nagusi gisa finkatu» dira.

Izena emateko bideak

Auzo-batzarretan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 688 800 132 telefono zenbakian, partaidetza@laudio.eus helbide elektronikoan edo partaidetza atarian.

Zortzi auzo-batzar daude jada programatuta: Gardea, Landa Eremua, Erdigunea, Latiorro, Arraño, Landaluze, Areta eta Ugarte. Saio guztiak 18.30etik aurrera hasiko dira.

Iaz, 250 herritar inguruk parte hartu zuten auzo-batzarretan, eta ia 200 proposamen aurkeztu ziren foro horretan.