Giza Eskubideen Behatokiak, familiarekin batera, Montxo Martinez Antia Poliziak hil zuela erakusten duen ikerketa bat osatu du. Hilketa gertatu eta 50 urtera, suizidioaren bertsio ofiziala bertan behera uzten duten froga berriak aurkeztu dituzte. Horregatik, kasua berriz ebaluatu dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailari, Antia Estatuaren biktima gisa aitortu eta familiak erreparazioa eskatu dezan.
Ikerketaren nondik norakoak 'Montxo, kasu irekia' dokumentalean jaso dituzte, baina Joxean Agirre GEBehatokiko kidea NAIZ Irratiko Haria saioan izan da asteon egindako aurkikuntza horien inguruko azalpenak ematen.
Ikerketaren gakoa garaian egindako txostenean aurkitutako kontraesan handi batean dago. Une batzuetan, Montxo bere aldamenean aurkitutako pistola erabiliz suizidatu zela aipatzen da, baina beste batzuetan metraileta bat erabili zuela esaten du.
Albiste honekin batera doan hiru minutu inguruko pasartean, Agirrek oso argi azaltzen du zergatik izan zen ezinezkoa Montxok bere buruaz beste egitea Madrileko pisu hartan aurkitu zen pistolarekin. Eta era berean, metrailetarekin suizidatu izana ezinezkoa dela ikusten da gorpuaren kokapena ikusita.
Elkarrizketaren bideo osoa esteka honetan ikus daiteke.

Itsasoa maitatu eta babestuz
Gaitzari aurre hartu

Eskola Kirolaren inguruko epaiak berriz azaleratu du lehia goiztiarraren eztabaida

Baterajotzea: Gazte komunitate feminista batu eta indartzeko elkargunea Zaldibarren
