Juantxo EGAÑA

Bilboren ikuspegi aparta 1870eko hamarkadan

(PEDRO TELESFORO DE ERRAZKIN. EUSKAL MUSEOA. BILBO)

Pedro Telesforo de Errazkinek 1870eko hamarkadaren hasieran ateratako argazkiak Bilboren ikuspegi aparta eskaintzen du. Lehenik eta behin, San Frantzisko auzoa ageri da, eraikin xumeekin; San Anton elizaren eta atxikitako udaletxearen ondoan, berriz, zubi zaharra ageri da, herabe. Azpian, Ibeni kaia zabaltzen da, zamalanetarako funtsezko espazioa, eta, horren atzean, ospitale zibila. Gorago, Zabalbideko frontoia, azken guda karlistan suntsitua eta berriro berreraikia, non XX. mendea sartua zela boxeo borrokak eta mitinak egiten ziren. Garai hartan Zabalbideko kartzela bezala ezagutzen zen Larrinagako espetxea ere ikusten da hiriaren talaia horretan. Begoña santutegiaren inguruan zelaiak eta baratzeak zabaltzen dira eta, ondoan, hilerria.