
2001eko otsailaren 15ean argitaratu zuen ‘Nature’ aldizkariak giza genomaren lehen zirriborroa, Giza Genomaren Proiektuaren Nazioarteko Partzuergoak lortutako mugarri historikoa. Aldi berean, ‘Science’ aldizkariak Celera Genomics enpresa pribatua lehiakideak bere zirriborroa argitaratu zuen, biologian aurrekaririk gabeko aurrerapena markatuz.
Bi ekimen zeuden, bi proiektu eta ikerketa bera. Craig Venter zientzialaria zen ekimen pribatuaren buru, Celera Genomics Corp. enpresak aurrera zeramana eta ‘Science’ aldizkarian argitaratu zituen lortutako emaitzak (berez, 2001eko otsailaren 16an argitaratu ziren, ‘Science’ ostiraletan argitaratzen baita beti, eta ‘Nature’ aldizkaria, berriz, ostegunetan).
Ekimen publikoaren buru Francis Collins izan zen, NIHko zuzendaria, Sanger Institutu britainiarrarekin eta mundu osoko beste zentro eta ikertzaile askorekin elkarlanean ari zena, eta ‘Nature’-ren artikuluan eman zituen ezagutzera bere emaitzak.
Giza genomaren mapa sortzeko ikerketa lanak 1900. hamarkadan abiatu ziren, eta lehen giza genomaren mapa 2003an argitaratu zen, GAUR8n bertan gogoratu dugun legez.
Zeren duela 25 argitaratutako zirriborro haiek oraindik hutsune asko baitzituzten osatu gabe, eta ez zeuden DNA zati guztiak behar bezala mihiztatuta. Giza genoma, bere bertsio sendotuan, ez zen 2003ko apirilera arte osatuko. 2003ko apirilaren 14an iragarri zen eta ‘Nature’ aldizkarian egun berean agertu zen argitaratuta, James Watsonek eta Francis Crickek DNAren egitura argitaratu zuteneko 50. urteurrenean, hau ere ‘Nature’-n.

