GAUR8

Perpetua Saragueta, euskal idazle aitzindaria gogoan

Gaur 40 urte zendu zen Iruñean Perpetua Saragueta idazle nafarra. Beti euskara erdigunean jarrita., lan ugari egin zuen, nahiz eta bizimodu erraza ez zuen izan. Trinidad Urtasun bertsolaria senarrarekin batera, zailtasun eta oztopo latzen gainetik, gogotik lan egin zuten aurrera ateratzeko.

Perpetua Saragueta eta Trinidad Urtasun senarra.
Perpetua Saragueta eta Trinidad Urtasun senarra. (BIDEGILEAK)

Mezkiritzen sortu zen (Erroibar-Nafarroa), 1905ean, Perpetua Saragueta hamahiru senideetan zaharrena. Aitak istripua izan ondoren, lanean hasi behar izan zuen familia aurrera ateratzeko, etxea gobernatzen eta egur-ikatza egiten.

Manuel Lusarreta eskolako apaizaren jarrera euskaltzalea funtsezkoa izan zen Perpetuaren bizitzan euskaraz idazteko. Gerra baino lehen hasi zen euskaraz idazten, emakume gutxik idazten zuen garaian. Lehenik, Iruñeko ‘El Pensamiento Navarro’ egunkarian eta, gero, hiriburuko ‘La Voz de Navarra’ egunkarian, Donostiako ‘Argia’ aldizkarian eta Baionako ‘Eskualduna’ astekarian.

Nafarroako bigarren emakumea izan zen gidabaimena ateratzen. Gerra piztearekin batera, dena aldatu zen. Trinidad Urtasun bertsolari baztandarraren ezkondu zen eta hura garai latza izan zen senar-emazteentzat. Gerraondoan, Iruñera joan ziren bizitzera. Berriz ere hasi zen idazten, adinez aitzina zihoanean.

Herri euskara zerabilen. Bere bizitza kontatu nahi zuen, bere oroimenak. 1986ko martxoaren 26an hil zen. Haren lanak Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratu dituzte. 

‘Bertsolari’ aldizkariak erreportaje zabala eskaini zion bikoteari 2024an. Bertan Perpetuarena «oso eredu inspiratzailea, gaur egun esaten den bezala» izan zela aipatu zen. Kultura saileko ‘Bidegileak’ atalean ere bere biografia zabala argitaratu da.