
Skype mezularitza aplikazio aitzindaria 2003ko abuztuaren 29an kaleratu zuten Niklas Zennström eta Janus Friis-ek, garatzaile estoniarrekin batera, P2P teknologiarekin IP (VoIP) ahots deien merkatua irauliz. Debuta egin eta bi urtera, eBayk, garai horretan munduko e-commerce zerbitzu handienetakoa zenak, doako deien softwarea erostea erabaki zuen, 2.600 milioi dolarren truke. Skype bere plataforman integratzea zen helburua.
Ez zen ondo atera eta 2011n Microsoftek erosi zuen: eBayek baino dezente gehiago ordaindu zuen, 8.500 milioi dolar, aplikazioaren arrakastaren seinale. Pandemiak ekarri zuen eztanda teknologikoarekin, konfinamendu garaian, sekulako indarra hartu zuen.
Erabiltzaileei telefono-konpainia bati ordaindu gabe hitz egiteko aukera ematen zuen eta horrek erabiltzaile ugari erakarri zituen, baina laster gainbehera izan zuen kontsumitzaileek beste aplikazio batzuk erabiltzea erabaki zutelako, Zoom adibidez, bideokonferentziak egiteko, Skype erabili beharrean.
Skype aitzindaria izan baitzen Internet bidezko doako deien eskaintzan, baina funtzio horrek ospea galdu zuen telefono adimendunen eta FaceTime edo WhatsApp aplikazioen etorrerarekin. 2025eko maiatzaren 5ean, Microsoftek Skype erretiratu zuen, Teamsen doako bertsioaren alde egin zuelako, Skypek zituen ia funtzio berak dituena. Erabiltzaileak Teams-en ‘migratu’ eta agur Skyperi.


