
«Zer pentsatzen du Cherrek urteak betetzeaz?», galdetu zioten telebistako show batean. Serio eta irmo bota zuen erantzuna: «Kiratsa dario». Tina Turner, ondoan zuena, barrez lehertzen ari zen. Horrelakoa da Cher: erregin bat.
80 urte dituenean, aurten Alexander ‘AE’ Edwards raperoarekin ezkontzetan dabilela jakin da. 40 urte gazteagoa da, baina ba al du horrek garrantzirik?
Cherilyn Sarkisianen istorioa beste batzuek esleitu zioten tokia inoiz onartu ez zuen emakume baten istorioa da. Glamourra eta zaurgarritasuna, xede gida.
16 urterekin iritsi zen Los Angelesera. Korista eta dantzari gisa hasi zen, Sonny Bono ezagutu zuen arte. Harekin bikotea osatu zuen, eta telebistan arrakasta lortu zuten ‘Comedy Hour’-en: musika-saioak, esketxak, garaiko morala ezbaian jartzen zuten jantziak... Ikusleek bikote zoragarri bat ikusten zuten; ez zen horrela, noski, baina Cher bere irudiaren indarra ulertzen hasia zen ordurako.
Banatu ziren eta,1998an, askok hirurogeita hamarreko hamarkadako oroitzapen gisa jotzen zuten arren, Cher berriro sartu zen musika zerrendetan ‘Believe’ kantarekin. Mundu mailako arrakasta eta autotunearen erabileraren eztanda, horretan ere izan zen aitzindaria Cher.
Cherrek ez du sekula amore eman. Gorabeherak izan ditu, baina gainditu ditu beti. Sei hamarkada geroago, abesten jarraitzen du, nahi duenean bira egiten du eta zinemara itzultzen da interesatzen bazaio. Artista gutxik lortzen dute hori; lan eginez eta mugimenduan jarraitzeko borondate hautsezinaz lortu du hori.

