
Goizeko zazpiak baino ertxobait gutxiago ziren. Bezperan Ernest Hemingway (Oak Park, Illinois, 1899 - Ketchum, Idaho, 1961) etxera itzulia berria zen Mayo klinikatik. Han elektrotxokeen terapiak jaso zituen, urtebete baino gutxiagoan bere buruaz beste bi aldiz egiten saiatu zelako.
Bezperan jatetxe batean afaltzen ari zirenean, Mary Welsh emazteari esan zion ostalariak FBIko agenteak zirela, haren atzetik joateko kontratatuak.
Ohetik jaiki, isilik eskailerak jaitsi eta armak zeuzkan gelaraino iritsi zen. Afrikan ehizan ibiltzeko erabili ohi zuen kanoi bikoitzeko hamabiko arma hartu, hilabete batzuk lehenago bere azken lana, ‘A moveable feast’, idatzi zuen gelara igo, eta kanoia ahoan jarri zuen.
Hasieran Mary Welshek senarra istripuz hil zitzaiola esan zuen, arma garbitzen ari zenean, baina gero ezinezkoa egin zitzaion egia ezkutatzea: Ernest Miller Hemingwayk, hiru gerratetatik bizirik atera zen kazetariak, Afrikan lehoiak ehizatzeaz harrotzen zen gizonak; XX. mendeko eleberrigintzaren maisutzat jotzen zen idazleak, bere buruaz beste egin zuen.
Urteak aurrera joan ahala, gizon gogor, ausarta eta hipermaskulinizatuaren marmol itxurako irudia pitzatzen hasi zen: gurasoekin arazo larriak izan zituen, bipolaritatearen zentsu garbiak...
Aurtengo sanferminetan ospatuko da ‘Fiesta’ liburuaren mendeurrena, gurean lorratza sakona izan baitzuen idazle eta kazetari honek. Euskaldunon laguna izan zen eta Iruñeko sanferminen enbaxadorea mundu osoan.
Xalbadorri egindako txistuen murmurioa entzuten da oraindik, ia 60 urte ondoren
Irabazten ikasteko tokia

«Kolonialismoa ez da ezer patriarkaturik gabe, patriarkatua ere ez da kolonialismorik gabe»

«Garaipen hau egindako lan guztiaren saria da; ez genuen espero eta pozik hartu dugu»
