GAUR8

Amélie Nothomb idazlearen urtebetetzea: 60 urte emankor

60 urte bete ditu gaur Amélie Nothombek, gaur egungo literaturaren egilerik liluragarrienetako bat. Bizitza aparta bezain interesgarria izanik, bere ekoizpen oparoaren zati handi batean bere esperientzia propioak kontatzen ditu. Frantsesez idazten du eta Igelak euskarara ekarri izan du.

Amélie Nothomb.
Amélie Nothomb. (ANAGRAMA)

Aita diplomatikoaren zuen Amélie Nothombek (Etterbeek, Brusela, 1966ko uztailaren 9a) eta, horregatik, txikitatik herrialde desberdin anitzetan bizi izan da: Txinan, Estatu Batuetan, Bangladeshen, Myanmarren, Erresuma Batuan eta Laosen, esaterako.

Baina, zalantzarik gabe, Japoniarekin du harreman handiena, aita kontsul izan baitzen bertan garai desberdinetan. Japonia da bere nobela ospetsuenetakoen kokapena.

17 urte zituen Europa deskubritu zuenean, atzerritar sentiarazi zion Bruselak. Han Filologia Klasikoa ikasi zuen, baina berehala itzuli zen Japoniara.

«Nire mitologia pertsonala Japonia da», adierazi izan du Amélie Nothombek; Japoniak bere formakuntza pertsonalean eta identitarioan duen garrantzia adieraziz.

Idazteko duen gaitasun superlatiboagatik nabarmentzen da egile hau. Izan ere, egunero, goizeko lauetatik zortzietara, ordenagailuaren aurrean jartzen da. Horren ondorioz, udaberriro liburu dendetako apalategietan lan berri bat izaten dugu.

‘Durduzaz eta dardaraz’ (Igela, 2003) izenburuko eta autobiografia itxurako liburuan Japonian emakumeak lan ingurune batean jasotzen dituen zapalkuntza eta laidoak islatu zituen. Amélie protagonistak Yumimoto izeneko enpresan izandako lan esperientzia du kontagai liburuan. Eleberria abiapuntuta hartuta, filmea estreinatu da aurten.

Euskaraz ere irakurri ditzakegu ‘Hodien metafisika’ (Igela, 2017) , gerraosteko Japonian kokatuta eta autismoa hizpide duena; ‘Tutuen metafisika’ (Igela, 2014) edo ‘Katilinarenak’ (Igela, 2006).