01 ABR. 2025 - 07:00h 88 urte bete ditu gaur Teresa del Valle Murga antropologoak Teresa del Valle Murgaren 88. urtebetetzea da gaur. Donostian jaio zen, 1937ko apirilaren 1ean. Antropologoa aitortua da, 16 liburu idatzi ditu, haine artean ‘Mujer vasca. Imagen y realidad’. Teresa del Valle, 2018an. (Gotzon ARANBURU | FOKU) GAUR8 Teresa del Valle Murga (1937ko apirilaren 1ean) antropologo, irakasle eta ikertzaile donostiarrak 88 urte bete ditu gaur. Mikronesia eta Euskal Herria izan ditu ikergai honelako gaietan: antropologia feminista, antropologia politikoa, errituak, aldaketa soziala eta espazio eta denbora kategoriak. EHUko Gizarte Antropologiako katedraduna, del Vallek irakaskuntza eta ikerketa uztartu ditu gizarte antropologia eta antropologia feminista gaiak nagusi izanik. Esparru biotan, bereziki espazio eta denborarekin zerikusia duten gaiak landu ditu; jabetza eta ahaidetasunari buruzkoak; etnizitatea eta errituak; sozializazio berrien eragina harreman eta egitura paritarioetan; emakume eta gizonen botereari buruzko teorizazioa. Honez gain, Gizarte Antropologian katedradun Teresa Del Vallek hainbat liburu idatzi ditu, orotara, hamasei: 9 egile bezala, 4 editore bezala eta 3 egilekide bezala. Besteren artean, aipatu beharra dago 1985ean idatzitako ‘Mujer vasca. Imagen y realidad’, euskal testuinguruan antropologia feministaren abiapuntutzat hartzen baita. Tesiak zuzentzen eta lan taldeetan ikertzen ere eskarmentu handiko pertsona da Del Valle, eta une honetan bere ikerketa gaiak emakume helduak eta memoriaren etnografian oinarritzen ari da. Del Valle Emakunderen Berdintasun Saria jaso zuen 2011n. Epaimahaiak goraipatu zuenez, Teresa Del Valle «erreferentea da euskal mundu akademikoan berdintasunaren alorrean eta lan handia egin du emakumeen errealitatearen ezagutzaren transmisioan, bereziki, euskal emakumeen errealitatearen transmisioan». Del Valleren maila akademikoaz gainera, epaimahaiak kontuan izan zituen gizartean duen eragina eta gizartearen hainbat sektoretatik egindako eskaerei emandako erantzuna eta laguntza ere.