21 MAY. 2025 - 16:40h Parke Naturalen Eguna ospatuko dute ekainaren 1ean Aiako Harrian eta 8an Aralarren Parke Naturalen Eguna egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak bi hitzordutan ospatuz. Ekainaren 1ean Aiako harrira izango da igoera, eta hurrengo igandean, 8an, Aralar izango da ekitaldien epizentroa. Bietan, musika emanaldiak eta ekitaldi ezberdinak izango dira goizean zehar. Aiako Harria, irudian. (Andoni CANELLADA | FOKU) GAUR8 Gipuzkoako Foru Aldundiak Parke Naturalen Eguna ospatuko du gune horien balioa nabarmendu eta herritarrei bertako aberastasun ekologikoa eta kulturala ezagutzera eta gozatzera gonbidatzeko. Aurten, jardunaldiak ekainaren 1ean izango dira Aiako Harria Parke Naturalean eta ekainaren 8an Aralarrekoan.Helburu nagusia da «parke naturalen balioak, bertako flora eta fauna aberatsa, artzaintzak moldatutako paisaiak eta aisialdirako eskaintzen dituzten aukerak zabaltzea».Aldi berean, Natura 2000 Sarearen Eguna (maiatzaren 21ean) eta Parke Naturalen Europako Eguna (maiatzaren 24an) bezalako beste ospakizun batzuekin bat etorriz, tokiko ondarearen inguruko sentsibilizazioa eta herritarren parte-hartzea sustatu nahi dira.Gainera, Aldundiak, 2025ean Gipuzkoaren izena (Ipuskoa) lehen aldiz idatziz jaso zenetik 1.000 urte betetzen direla kontuan hartuta, bi jardunaldi hauetan «aberastasun hori gertutik balioetsi eta ezagutarazi nahi da».AIAKO HARRIAOiartzungo Udalaren laguntzarekin antolatu dute Aiako Harriko hitzordua. Aritxulegin izango da, 10.30ean hasita. Bertaratzen direnek artalde bat gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta aditu batek parke naturalean duen garrantziari eta horri lotutako erabilera eta kontserbazio praktikei buruzko azalpenak emango dizkie.Ondoren, basozain batek Basabizik berreskuratutako hegaztia askatuko du, eta Oiartzungo elkarte batek euskal makilarekin egindako borroka-jokoa erakutsiko du. Ondoren, Et Incarnatus taldeak musika emanaldia eskainiko du, eta gazta dastatzeko aukera egongo da.Jardunaldira joateko, doako autobus zerbitzua eskainiko da Beasain, Tolosa eta Oiartzundik. Aldez aurretik izena eman behar da arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidean edo 943 49 42 48-688 89 50 68 telefono zenbakietan.Oinez igo nahi dutenek taldean igo ahal izango dute, Gipuzkoako Parketxe Sareko ingurumen-hezitzaileek gidatuta. Topagunea Arditurriko Parketxea izango da 09.00etan, eta handik ordu eta laurden inguruko ibilaldia hasiko da. Egun horretan ezingo da autoz sartu Aritxulegira (behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik).ARALARBestalde, Aralarko Parke Naturalean ekainaren 8an ospatuko da Errekontan (Ausa Gaztelu ondoan), Abaltzisketako Udalaren laguntzarekin. Taldean joan nahi dutenek 09.30ean bildu ahal izango dira Larraitzen (Zamaoko jolas-gunean) oinez igotzeko, Gipuzkoako Parketxe Sareko ingurumen-hezitzaileekin batera.Jardunaldia 11.00etan hasiko da, artalde baten bisitarekin eta espezialisten azalpenekin. Ondoren, hegaztia askatuko dute, Abaltzisketako txantxoen dantza tradizionalaren emanaldia izango da, eta Et Incarnatus taldeak ‘Menditik itsasoraino dantzan (II)’ ikuskizunarekin girotuko du goiza.Amaitzeko, gazta dastatzeko eta saltzeko aukera izango da. Donostiatik eta Tolosatik ere doako autobus bat jarriko da. Aldez aurretik izena eman behar da barandiaran@gipuzkoanatura.eus posta elektronikora idatzita edo 943 18 03 35-688 89 50 69 telefono zenbakietara deituta.