GAUR8

Gaur 15 urte gertatu zen Motxo ontziaren hondartzea

Hamabost urte dira gaur Bermeoko Motxo ontziak istripua izan zuenetik. Zumaia eta Deba arteko harraldean, Gipuzkoako flysch ingurunean, aratzazarraurre izeneko tokian, izan zuen hondartzea. Eskifaia onik atera zen, baina ontzia harraldetik ateratzeko lanak nekezak izan ziren.

Motxo ontzia flyscharen biotopo babestuan hondartu zen eta kalteak eragin zituen inguruan. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

2010eko azaroaren 4an Motxo ontzi bermeotarrak harraldea jo zuen Gipuzkoako flyscharen inguruan, Zumaia eta Deba artean. Goizeko bostetan eman zuten alarma abisua eta zortzietan helikopteroz atera zituzten eskifaiko bederatzi arrantzaleak. Ontzia han gelditu zen, ordea, 15 tona gasolio eta 500 litro olio barrenean zituela.

Ontziko patroiak esan zuen olatu handi batek sareak itsasora bota zizkiola ontziari, helizean kateatu, motorra geldiarazi eta ontzia gobernatu ezinik gelditu zirela. Baina ondorengo ikerketak ez zuen sareen arrastorik aurkitu helizean, eta ez zuen sinesgarritzat jo patroiaren azalpena. Ontzia ez zela arrantzan ere ari ere ondorioztatu zuen.

Itsas Salbamenduak gasolioa jaso zuen, eta harraldean hilabete baino gehiago egin ondoren, ontzia abenduaren 9an lehorreratu zuten garabi handi baten laguntzarekin. Bai Eguzkik eta bai Ezker Batua Berdeak taldeak kezka agertu zuten ezbeharrak flyscharen biotopo babestuaren egoeran izan zuen eraginagatik. Handik bost urtera, oraindik «orbana» nabari zela eta kalteak konpontzeko eskatu zuen Eguzkik.