03 DIC. 2025 - 12:48h Pertsonen aurkako minek milaka hildako sortzen jarraitzen dute «Landine Monitor 2025» txostenaren arabera iaz 6.279 pertsona zauritu edo hil ziren 52 herrialde eta eskualdeetan dauden lehergaien ondorioz. Zibilak dira %90a eta erdia haurrak. Este navegador no soporta el elemento video. GAUR8 Pertsonen Aurkako Minak Debekatzeko Nazioarteko Kanpainak "Landine Monitor 2025" txostena argitaratu zuen astelehenean. Txostenaren arabera 500 biktima gehiago daude, aurreko urteekin alderatuz. Iaz 6.279 pertsona zauritu edo hil ziren –1945 hildako eta 4.334 zauritu erregistratu ziren zehazki– 52 herrialde eta eskualdeetan dauden lehergaien ondorioz, zibilak dira horien %90a eta erdia haurrak. Aurreko urtearekin alderatuta, 2020tik izandako urteko balantzerik larriena da. Erakundeak salatu du pertsonen aurkako minen nazioarteko debekuari aurrekaririk gabeko erronkak sortu zaizkiola, duela 25 urte baino gehiagotik indarrean daudenak. NATOko bost herrialdek ituna utziko zutela iragarri zuten martxoan. Uko egin diete tratatuetatik eratorritako betebeharrei, baina ebidentziak erakusten du, minak erabiltzekotan, hamarkadak eta baliabide izugarriak beharko direla kutsatutako lurrak garbitzeko eta biktima berriei laguntzeko. Gainera, minen erabileraren ondorioak pairatuko dituzte gatazka amaitu eta askoz geroago. Itunaren arauak mehatxu zuzenaren pean daude, Estonia, Finlandia Letonia, Lituania eta Polonia erretiratzeko prozesuan baitaude. Duela ia lau urte hasi zen gatazkaren ondorioz, Ukrainak bere aplikazioa “eteteko” saiakera ere azpimarratu du txostenak. Biktimen kopuruaren gorakada, modu handi batean, itunekoak ez diren herrialdeetan erabilitako minek eragin zuten, hala nola, Birmanian, Sirian, Errusian eta Ukranian. Txostenaren arabera, Errusiak pertsonen aurkako minak “modu intentsiboan” erabili zituzten Ukrainak 2022ko otsailetik. Zantzu batzuen arabera, Ukraniak ere erabiltzen ditu baina ez dago argi zenbaterainokoak diren. Ukrainak gailu horien 300 biktima inguru erregistratu zituen iaz. Birmania izan zen, gerra zibil baten ondorioz suntsituta, 2024an biktima gehien izan zituena bigarren urtez jarraian, 2.049 zauritu edo hildakorekin. Siria dago bigarren 1.015 biktimarekin.