04 DIC. 2025 - 15:13h Araba, Bizkai eta Gipuzkoako azoken 2026ko gida argitaratu dute Datorren urtean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ospatuko diren azoken gida argitaratu dute Lakuako Gobernuko Elikadura, Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazioak. Tokiko produktuak postagonista dituzten 400 azoka baino gehiago dira guztira. Guztira, 400 azoka baino gehiago jasotzen ditu gidak. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU) GAUR8 Lakuako Gobernuko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazioak EAEko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoken 2026ko gida argitaratu dute.Lehen sektoreak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten duen azoka jarduera biltzen eta antolatzen du argitalpenak, bisitarientzako eta parte hartzaileentzako informazio praktikoarekin.Ekoizleentzako, tokiko administrazioentzako eta herritarrentzako erreferentzia gisa finkatu da gida, «400 azoka baino gehiago programatuta dauden urte», jakinarazi dute arduradunek.Argitalpenak gonbidatzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako «nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari eusten diotenen lana azokaz azoka ezagutzera, horiek baitira euskal lehen sektorearen etorkizuna bermatzen dutenak».Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak azpimarratu du gidarekin lehen sektoreko azoken balio kultural, ekonomiko eta soziala nabarmentzen direla.«Urtean zehar egiten diren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako 400 azoka baino gehiago aukera paregabea dira gure lurraldeak eskaintzen digun guztia gertutik bizitzeko, belaunaldien arteko topagunea eta etorkizunaren aldeko apustu partekatua», ziurtatu du.Gidaren bidez, tokiko produktua, jasangarritasuna eta landa dinamismoa sustatzeko konpromisoa berretsi nahi du Lakuako Gobernuak, eta herritarrek kontsumo arduratsuaren bidez duten egitekoan jartzen du arreta.«Bertako produktu fresko eta hurbilekoa aukeratzen dugunean, produktu hori ekoizten dutenei laguntza zuzena ematen ari gara, ahalegin horrek jarraipena izan dezan. Erosketa bakoitzaren bidez, landa inguruneari bizia ematen, ingurumena babesten eta kalitatezko elikagaiak ziurtatzen laguntzen dugu», esan du Barredok.2026ko azoken gida eskuragarri dago formatu digitalean www.euskadi.eus/azokak web orrian, eta datozen asteetan eskualde bulegoetan, elkarteetan, erakundeetan eta administrazioetan banatuko da. Euskadiko 2026ko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoken gida eskuragarri dago formatu digitalean www.euskadi.eus/azokak web orrian, eta datozen asteetan eskualde bulegoetan, elkarteetan, erakundeetan eta administrazioetan banatuko da. Euskadiko 2026ko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoken gida eskuragarri dago formatu digitalean www.euskadi.eus/azokak web orrian, eta datozen asteetan eskualde bulegoetan, elkarteetan, erakundeetan eta administrazioetan banatuko da.