17 DIC. 2025 - 10:55h Kast txiletarraren lehen bidaia, presidente kargua hartu gabe Argentinara Milei bisitatzera Txileko presidente hautatu berriak, Jose Antonio Kast ultraeskuindarrak, Pinocheten diktaduraren defendatzaileak, Argentinara egin du bere lehen nazioarteko bidaia, kargua ofizialki hartu aurretik Javier Milei bertako presidentearekin biltzeko. Este navegador no soporta el elemento video. GAUR8 Ez da ohikoa oraindik kargua hartu ez duen presidente hautatu berri batek nazioarteko bidai bat egitea, are gutxiago bidai hori hauteskundeak egin eta 48 ordura baldin bada. Baina horixe bera da txiletarrek presidente hautatu duten Jose Antonio Kast ultraeskuindarrak, Pinochet diktadorearen defendatzaileak, egin duena, itxura guztien arabera bere gertuko aliatu izango den Javier Milei presiodente argentinarra bisitatzeko. Elkarri besarkada handia emanez eta «bere garaipen izugarriagatik» zorionduz jaso du Mileik Kast. Izan ere, asko dute amankomunean biek. Bat egiten dute euren jarrera ultrakontserbadorean, politika ekonomiko neoliberaletan, eta euren herrialdeak odolustu zituzten diktaduren aldeko jarreran.Etorkinak masiboki kanporatuko dituztela, migrazioa delitutzat joko dutela eta segurtasun handiko kartzelak eraikiko dituztela agindu du Jose Antonio Kastek, azkenaldian bere tonua apaldu duenaren itxura ematen saiatzen ari bada ere. Hala ere, ez du bi aldiz pentsatu bidaia hau egin eta Mileiren aldamenean ahalik eta azkarren agertzeko. Hego Amerikan ultraeskuinak biziko duen aro berria irudikatu nahi izan dute biek, Txileko hauteskundeak amaitu bezain pronto.