
Nafarroako Artxibo Nagusiak, bere funtsen artean, Gabino Sanz Hermoso de Mendoza Lizarrako argazkilari afizionatuak beirazko plaketan egindako negatibo batzuk gordetzen ditu. 1902an Lizarran jaioa eta 1990eko ekainaren 24an herri berean hila, «Gabino el Peletero» bezala ezagunagoa zen bere lanbideagatik. XX. mendearen lehen erdian, Gabinok Lizarrako eta inguruko beste herri batzuetako eszena kostunbristak harrapatu zituen bere kamerarekin, Lizarrerriko eguneroko bizitza, tradizioak eta paisaia islatuz. Joan den mendeko 20ko hamarkadan Allon hartutako irudian, 25 pertsona ageri dira irin-errotaren kanpoaldean. Irudian, badirudi jabeek goiko aldea eta erdigunea okupatzen dituztela, besteen gainean duten posizioa nabarmenduz. Langileak beste plano batzuetan agertzen dira, lantaldeko kide izan daitekeen emakume bakarra barne. Haur talde bat ere badago.

«Arlo ekologikoan gauza batzuk oso azkar, anbizioz eta eskala handian egin behar dira»

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»
