Igandean Bilbon jokatuko den Buruz Buruko Txapelketaren finalean Gorka Altuna eta Iker Iriarte izango dira botileroak, Gorka Jokin bere lehengusuarena, eta Iker lagun mina duen Iñaki Artolarena. Biak alegiarrak izanda, bertako Intxurre elkartean elkartu ditugu aste honetako alean.
Mapan begiratuta, Alegia eta Amezketa arteko errepideak 6,5 kilometro dituela ageri da. Buruz Buruko bi finalistak, beraz, zazpi kilometroren barruan jaioak dira, gutxi gorabehera. Baina finaleko protagonisten gertutasuna erakusten duen beste datu batzuk ere eman dizkigu Iker Iriartek.
«Jokin laguna dugu, Gorka zer esanik ez; laguna izateaz gain, bizilagunak ere izan gara urte askoan. Bertso eskolan nire ikaslea izan zen Gorka, Iñaki ere bai. Herri txikietan gertatzen diren gauzak. Aldi berean, gure aita Amezketakoa zen, nik Amezketako pilota eskolan jokatu nuen... Gauza asko elkartzen dira finala berezia egiten dutenak», iritzi dio Iriartek.
Eta botileroaren figuraz ere jardun gara. Printzipioz ez dira entrenatzaileak, ezta prestatzaile fisikoak edota psikologo ofizialak ere, baina argi dago arlo horietan guztietan bere ekarpentxoa egiten duela botileroak. Aipatu digutenez, pilotariekin duten konfiantza eta konplizitatea dira botilero izateko gako garrantzitsuena.
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
419430a1Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian

«Nire buruari baimena eman diot hasieratik txapelari begiratzeko»

«Finalean Euskal Herri osoko publikoa izan arren, ez dut ahaztu nahi non garen»

«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»

