
88 urte zituela hil zen, gaur lau urte direla, Iñaki Larrañaga apaiz, soziologo eta soziolinguista. Lazkaon 1933. urtean jaioa, Parisen egin zituen ikasketak, baina, gero, Euskal Herrira itzuli eta lan eskerga egin zuen euskararen alde, gehienetan bere izena gehiegi nabarmendu gabe.
‘Hernani 1962: estudio sociologico de un pueblo industrial guipuzcoano’ izan zen bere lehenengo lanetako bat, garai horretan herrian apaiz baitzebilen, burubelarri soziolinguistikan murgildu ondoren. Honen aita pontekotzat du batek baino gehiagok. «Aintzindaritzat» jo zuen Soziolinguistika Klusterrak, zuzendu zion agur-mezuan.
Besteak beste, erabilera kale neurketak egiteko beharra nabarmendu eta prozedura landu zuen Larrañagak. Euskalgintzan eginiko lana zabalagoa izan da, hala ere. Besteak beste, EHE eta EKB antolakundeetako kide gisa edo ‘Egunkaria’ sortzeko prozesuan.
Hamarkada hauetan guztietan bidelagun eta lankide izan ditu Karlos Santamaria, ‘Txillardegi’, ‘Txepetx’, Xabier Mendiguren eta beste hainbeste, amaigabea litzateke zerrenda.
Markel Olano Gipuzkoako aldun nagusiak ere mezua utzi zuen sareetan, Larrañaga zendu zenean, Siadeco kooperatiban eginiko lana nabarmenduz: 1967. urtean sortu eta 1996ra arte lan egin zuen bertan Larrañagak.
Ondoren, erretiroa hartu eta apaiz lanetan jarraitu zuen, harik eta 2021eko uztailaren 3an Itsasondon hil zen arte.

Itsaso Beltzetik mundurantz zabaldutako leinua

«Gaur egun, hedabideetan gehien kezkatzen nauena albiste faltsuak dira»

Bortzirietara migratu duten pertsonen euskararekiko jarrerak aztertu dituzte

50 urtez haurrentzako euskarazko aisialdia posible dela erakusten
