
Errenteriako Emakumeen Etxeak zineforuma antolatu du urriaren 23 eta 30erako, ostegunetarako, Alauda Ruiz de Azuaren ’Querer’ telesailaren inguruan, indarkeria patriarkalei buruz eztabaidatzeko.
Saioak arratsaldeko seietan eta zortzietan izango dira, «hausnartzeko eta eztabaidatzeko», bikote heterosexualaren eremuko sexu-indarkeria jorratzen duen ‘Querer’ lanaren lau kapituluko sortatik abiatuta.
Lehenengo saioan bi kapitulu proiektatuko dira eta bigarrenean beste bi, Udalak jakinarazi duenez.
Solasaldia Emakumeen Etxeko programazio taldeak dinamizatuko du, eta bi saioen amaieran eztabaidatzeko aukera egongo da.
Alauda Ruiz de Azuak (Barakaldo, 1978) zuzendari berri onenaren Goya saria irabazi zuen ‘Cinco lobitos’ bere lehen film luzearekin.
‘Querer’ telesailarekin serieko gidoi onenaren Feroz saria irabazi zuen, eta duela gutxi Donostiako 72. Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi du ‘Los Domingos’ film luzearekin.
Hamarkadetan zehar senarrak etengabe bortxatu duen emakume batek etxetik alde egin eta Ertzaintzan salaketa jartzen duenean abiatzen den prozesua kontatzen du telesailak, seme-alabengan eta inguruan duen inpaktuari erreparatuta.

«Ez dugu zuriekiko aldea txikituko eskolak gure hizkuntzan izan arte»

Kantina eraberritua, elikaduratik komunitatea egin eta goxatzeko

Dena gaixotasuna denean: medikalizazioaren arrisku isila

«Bizitzen ari garen garai hauek kristoren ‘mala ostia’ sortzen didate»
