
1882an, Léon Prunol izenordea erabiltzen zuen Léon de Rosny orientalista eta hizkuntzalari frantsesak, Europan japoniar ikasketetan aitzindari izan zenak, «Souvenirs d’un voyage en Espagne et en Portugal» lana argitaratu zuen Parisen, Euskal Herriari zenbait orrialde eskainiz. «Ametsen herrialde» bezala deskribatzen du, nabigazioan ere trebeak diren menditar indartsuak bizi diren lurralde liluragarri bezala. Bere energia eta nortasun sendoa azpimarratzen ditu, eta esaten du euskaldunak ez direla «ez espainiarrak ez frantsesak». Argazki hauek egileak berak atera zituen, eta Paul Dujardin grabatzaile eta argazkilari frantziarrak erreproduzitu zituen. Azken hori aitzindaria izan zen heliograbatua erabiltzen, argazkietatik abiatuta irudiak erreproduzitzeko. Hemen ikus daitezkeen bi heliograbatuetan, Donostiako Kontxako pasealekua eta «euskal marinel» bat ikusten dira.


Adina ez da oztopo, eta Euskal Selekzioa munduko txapelketa gogotsu jokatzen ari da

Erresilientzia: igeri egiteko ala itotzeko tresna?

«Gatazkaren memorian gazteek beraien ikuspegia inportantea dela sentitu behar dute»

Itsasoa maitatu eta babestuz
