
1975eko azaroaren 22an aldarrikatu zuten Gorte frankistek Juan Carlos I.a Espainiako errege. Aurrerantzean, Juan Carlos I izena hartuko zuen. Kapitain nagusiaren uniformearekin jantzita, errege berriak zin egin zuen Erresumaren Oinarrizko Legeak eta Mugimendu Nazionalaren printzipioak, hau da, ideario frankista, gorde eta babestuko zituela. Espainiako Koroan 39 urtez egon ondoren, eta ustelkeria eskandaluek eztanda egin ziotenean, Felipe semearen alde abdikatu zuen 2014an.
Urteetan Trantsizioaren eta demokraziaren jagole legez ‘saldu’ diguten arren, historiako liburuetan Juan Carlos Borboia ez da errege eredugarri legez azalduko. Paradisu fiskaletan ezkutatu duen dirutza, ultra eskuinarekin izan duen lotura –hor, esaterako, orain gutxi NAIZek 1976ko Montejurrako gertakariei buruz argitaratu dituen aurkikuntzak–... Borboien leinuaren adierazle da Juan Carlos.
Egun bolo-bolo dabil atera berri duen biografia, baina 2016an, France 3k eman zuen dokumental batean, kontatu zuen hil aurretik Francisco Franco diktadorearekin izan zuen elkarrizketa. Asko estimatzen zuen Borboiak Franco: «Hil zen bezperan, Francok eskua hartu eta esan zidan: 'Gorena, eskatzen dizudan gauza bakarra Espainiaren batasuna zaintzea da'. Eta horrek gauza asko esan nahi ditu...».
Bere beste ‘biografia’ bat idatzi daiteke, ordea, ia 40 urtetan eman dituen titularrekin. Gernikan, 1981ean, ‘Eusko Gudariak’ entzun behar izan zuenean; ETAko talde batek 1995ean bere aurka prestatu zuen atentatua; Bostwanan elefantea akabatu zuenean... argazki galeria honetan, bere bizitzako pasarte batzuk bildu genituen korrikan Abu Dhabira alde behar izan zuenean.

«Nire buruari baimena eman diot hasieratik txapelari begiratzeko»

«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»

«Finalean Euskal Herri osoko publikoa izan arren, ez dut ahaztu nahi non garen»

«Txapelketan zehar irabazi dut kinieletan postu bat eta horrek izugarri pozten nau»
