
Mileva Marić (1875eko abenduaren 19a - Zürich, 1948ko abuztuaren 4a) serbiar matematikaria Albert Einsteinen lehenengo emaztea eta laguntzailea izan zen. Zuricheko Institutu Politeknikoan ezagutu ziren elkar 1896an matematika eta fisika ikasketak egiten ari zirela.
Harreman estu bat garatu zuten eta 1903an ezkondu ziren, tartean alaba bat eta ostean bi seme ekarriz. Maric-en karrera zientifikoa, maila formalean behintzat, 1900ean eten zen, doktoregora sartzeko azken azterketa gainditzea lortu ez zuenean. Haurdun geratu zen ezkontzatik kanpo, horrek garaian suposatzen zuenarekin.
Urte batzuk geroago Einstein mundu osoan ospetsu egin zuten hiru artikuluak argitaratuko ziren. «Duela gutxi amaitu dugu nire senarra eta biok mundu osoan ospetsu egingo den lan garrantzitsu bat», idatzi zion Mileva Maricek lagun bati. Albert Einstein XX. mendeko zientzialaririk ezagunena egin zuten artikuluak argitaratu aurretik bidali zizkion hitzok.
Esaldi hauek eta, 80ko hamarkadan aurkitutako beste gutun batzuk, non fisikariak emazteari bidalitako gutunetan «gure lana» edo «gure ikerketa» aipatzen baitzuen, zientzialarien komunitatean polemika sortu zuen, Einsteinen lan haietan Mileva Marić-ek jokatu zuen papera garrantzitsua zela oharturik.
1912an bukatu zuten harremana eta 1915an dibortziatu ziren.

«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian

«Nire buruari baimena eman diot hasieratik txapelari begiratzeko»

«Finalean Euskal Herri osoko publikoa izan arren, ez dut ahaztu nahi non garen»

«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»
