Kaletik pertsona arrazializatuengana jo, paperak guztiz legeztatuta ez dituztela ikusi eta atxilo eramaten dituzte egunerokotasunean milaka lagun migrazioaren kontrako poliziek. Azken orduetan, Mineapolisen egindako sarekada batean emakume bat hil du polizia horrek.
Zalaparta ikusirik, Tim Walz bertako gobernadoreak emergentzia egoera ezarri du protesten beldur. Heriotza justifikatu du poliziak eta haserrea eragin du horrek. Bertako alkateak, Jacob Freyek, migrazioaren polizia herritarrak hiltzen ari dela ohartarazi du.
Segurtasuna eman ordez, migrazioaren polizia kaosa eta haserrea eragiten ari dela salatu du. Esan du kaka hutsa dela bertsio ofiziala, alegia, 37 urteko emakumezkoa autoan ihes egiten hasi eta poliziak bere defentsan defentsan egin zuela tiro.
Lekuko batek grabatutako bideoan ikusi daiteke nola bere ibilgailuaren bueltan dauden poliziak, jeisteko eskatu ziotela eta ihes egiten saiatzean gidariaren leihotik bertatik bertara egin zion tiro poliziak.
Oraingoan hildakoa emakumezko txuri bat izan da, ez zen operatiboaren helburu. Bideoak zabaldu ondoren, hilketa justifikatzeko adierazpen harrigarriak etorri dira. Segurtasun nazionaleko idazkari Kristi Noemek emakumea terrorista zela esan du.
Mineapolisen bertan 2020an hil zuen poliziak George Floyd afroameikarra eta ondoren protesta gogorrak izan ziren. Migrazioaren kontrako poliziak milatik gora lagun atxilotu ditu azken asteotan, ekuadortarrak, mexikarrak eta salvadortarrak gehienak. Astelehenean bertan 150 pertsona atxilotu zituzten.


