GAUR8

Alain Orsoni, Korsikako abertzaletasunaren liderra, hil dute tiroz

Alain Orsoni Korsikako abertzale lider ohia tiroz hil dute bere amaren hiletara joan denean. Korsikako Ajaccio futbol taldeko presidente izan zen. 2008n ere saiatu ziren Orsoni hiltzen. Bera anaia, berriz, 1983an hil zuten.

Enpresa munduan aritu zen batik bat Korsikan Alain Orsoni. Ajaccio futbol taldeko presidente ere izan zen. Korsikako hegoaldean dagoen Vero herrian hil dute tiroz astelehen honetan. Bere amaren hiletan zela frankotiratzaile batek sasietatik tirokatu egin du. Nicolas Septe bertako fiskaltzak horren berri eman dio AFPri.

Talde antolatu baten hilketa izan dela gehitu du fiskaltzak. Arratsaldeko 16:30etan izan da hilketa. Urte asko eman zituen Alain Orsonik Nikaraguan, ihesean. 72 urte zituen eta Korsikako abertzaletasunaren liderretako bat izan zen.

Autodeterminazioaren aldeko Mugimenduko liderra izan zen Parisen ikasketak egin ostean Alain Orsoni. Korsikako Askatasunaren Aldeko Frontearen, FNLCren zatiketaren ondoren sortu zuten 1990ean. Mugimendu abertzalearen barruko tirabira eta ezinikusiak medio, Orsonik alde egin behar izan zuen Korsikatik eta Floridara joan zen. Ondoren Hego Amerikan eta Estatu Espainiarrean bizi izan zen.

1954an sortu zen Alain Orsoni, eta hasieratik zalaparta ilunetan ibili zen, zehazki Korsikako bandido handiak deitu izan zen taldearekin harremanak izan eta kereila ezberdinetan sartu baitzuten. Bere anaia hil ondoren 2008an konplot baten bidez bera ere hiltzen saiatu ziren. 2011an, Petit Bar izeneko talde kriminaleko kideak hilketa saiakeragatik kondenatu zituzten. 2018an Guy Orsoni, Alainen semea tirokatu zuten, Orsoni familiaren eta Petit Bar bandaren arteko tirabirak medio.