500 bat mila lagun bizi dira Alepoko bi auzo kurdu nagusietan. Familia asko ez dira sortzez bertakoak, baizik eta aurreko gerretan beraien herrietatik desplazatu eta gehiengo kurdua dagoen komunitatera joandakoak.
Azken hilabeteetan tentsioak gora egin du Siriako Gobernu extremistaren eta Siriako Indar Demokratikoko armaden artean. Gerra berri baten aukera mahai gainean jarri da, baina azkenean isildu dira armak. 150 mila lagunek alde egin dute denbora honetan euren etxeetatik. Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Koordinaziorako Gobernuz Kanpoko Erakundearen esanetan, askorentzat Basar Al Assaden erregimena kanporatu izanak ez du bakea ekarri. Kontrara, kurduek diskriminaturik jarraitzen dute.
Auzo horiek eremu militar itxi bezala kalifikatu, zibilei euren etxeetatik joateko eskatu eta Siriako Indar Demokratikoen kontra suziriak jaurti zituzten. Horrekin batera, tankeak, morteroak edota infanteriako kanoiak dituzten kamionetak sartu ziren. Erresistentzia gogorra izan arren, azkenean Siriako Gobernuaren armadak FDSen posizioak kaltetu zituen.
Pasa den asteko ostiralean ordu batzuetako su etena onartu zuten, zibilak ateratzeko batez ere. Milaka zauritu eragin zituzten, gehienak zibilak. Behin egoera kontrolpean izan ondoren, larunbatean armadak ospitalak eta bulego ofizialak hartuta gradualki hasi ziren auzoetatik ateratzen.
Siriako Indar Demokratikoko buruak esan duenez, nazioarteko bitartekaritzarekin zaurituak atera, zibilak babestu eta bere armadako soldaduak autobusez atera dituzte.
AEBtako Gobernuak Estatu Islamikoaren kontra egiteko babestu zuen hasieratik Siriako Indar Demokratikoa. Alabaina, behin Bashar Al Assad erorita, Donald Trumpek Ahmad al Sharaa egungo presidentea babestu du. Bi aldeekin egotea zaila ari zitzaion izaten AEBri, eta orain kurduak traizionatu ditu. Damaskoren beste aliatu nagusia Turkia da, eta honek beti erasotu ditu kurduak.
Erasoen ondoren FDSak Estatuko armadan integratzeko zailtasun gehiago izango dira, eta Kurduek Sirian duten autonomia babestu eta akordiora iristeko oztopoak martxan daudela dirudi.


