Aurora Boreala, iparraldeko argia, aztikeria dirudien fenonemo naturala dira. Normalean iparraldeko latitude altuko zonaldetan ikusten badira ere, eguzki ekaitz indartsuak egoten direnean, aurorak indartsuagoak dira eta latitude baxuagoetako herrialdeetan ere ikusi izan dira, tartean Euskal Herriko puntu batzuetan. Garaiera altuko eta itsasoaldeko leku ilunetan ikus daitezke, oso gutxitan eta ez Ipar Polotik gertu dauden herrialdetan bezain indartsuak, edonola ere.
Eguzkia bere zikloaren bere maximoan dago 2024ko amaieratik, eta horrek esan nahi du ekaitz elektromagnetiko gehiago daudela, aktibitatea handitzen dela eta aurora gehiago eta indartsuagoak eragiten dituela. Eguzki-maximoa hilabete gutxi batzuk luzatuko dela uste dute adituek, eta hurrengoa 2036 inguruan izango dela iragartzen dute.
Beraz, datozen asteetan eguzki-ekaitza bortitz bat egonez gero eta zerua garbi badugu, baliteke gure herrietan ikusi ahal izatea. Posible ez badugu, eta aurorak zuzenean ikusi nahi baditugu, Laponian, Aurora Sky Station behatokiak, irudi paregabeak eskaintzen ditu webcam baten bidez (otsaila-martxoa izaten da sasoirik onena bertan, zeru garbiak baina oraindik ilunak daudelako, "gauerdiko eguzkiaren" garaia hasi aurretik).
Azalpen zientifikoa
Aurora borealak ipar hemisferioan soilik ikus daitezke, eta hego hemisferioan ikusi daitezkeenak Aurora Australak deitzen dira. Esan bezala, eguzki-ekaitzek eragindakoak dira, zeintzuk erradiazio elektromagnetiko indartsuak zabaltzen dituzten, batez ere elektroiak eta protoiak.
Lur planetaren eremu magnetikoak partikula horien gehiengoa poloetara bideratzen du. Partikula hauek Lurraren atmosferako gasekin talka egiterakoan, argia sortzen dute, zerua kolorez margotuz: berdea eta gorria oxigenoarekin talka egiterakoan; urdina eta morea nitrogenoarekin bada.
Zenbat eta handiagoa izan eguzki-ekaitza, orduan eta disdiratsuagoak dira argiak, eta poloetatik urrunago ikusi daitezke. Ondorio eder honetaz aparte, ekaitza elektromagnetiko hauek telekomunikazioei eta sare elektrikoei ere eragiten die.

«Txapelketan zehar irabazi dut kinieletan postu bat eta horrek izugarri pozten nau»

«Lehen finala izanen da helburu bezala dudana txapela irabaztea»

«Nire buruari baimena eman diot hasieratik txapelari begiratzeko»

«Finalean Euskal Herri osoko publikoa izan arren, ez dut ahaztu nahi non garen»

