Tiroketa izan zen bien ontzien artean estatubatuarrak Kubako uretara sar ez zitezen eta lau lagun hil dira. Horixe bera baieztatu du Wilfredo Beyrak, Floridan egoitza nagusia duen Kubako Alderdi Errepublikareko buruak. Hildakoen asmoa Kubara iritsi eta armekin Gobernuaren kontra ekitea zela baieztatu du eta herritarrak euren alde jarriz matxinada sortzea.
Sare sozialetan idatzi du mezua Beyrak eta bertan irakur daiteke nola ohartarazi zien erasotzera joan zirenei ez zela momentua hori egiteko. AFPk bere hitzak jaso ditu eta ohartarazi du Floridan antzeko erasoetarako talde ezberdinak prest daudela eta formakuntza militarra dutela gainera.
Kubako barne ministeritzaren arabera, ontzi azkar bat AEBtatik zetorrela ikusi zuten eta modu ilegalean sartzeko asmoa zuela. Villa Clara Kubako iparraldeko kostako tropek egin zien aurre. AEBtako ontziko lau lagun hil eta sei zauritu zituzten. Kubako ontziko komandantea ere zauritu zen aurrez aurreko horretan.
Atxilotu eta galdeketaren ondoren AEBtan bizi ziren kubatar horiek asmo terroristak zituztela dio minsteritzak. Azken urteotan gisa honetako beste zenbait gertakari izan dira, AEBk Kubari egiten dion blokeoak desesperazioa nagusitu eta matxinada bat bultzatu nahiean. Venezuelatik iristen zen petroleoa blokeatuz aspaldiko egoera larriena bizi du Kubak.
