
Pasaiako XIV. Ganbera Musika Astea astelehenean, martxoaren 23an, abiatuko da eta bost emanaldi eskainiko ditu, guztiz doakoak. Pasaia Musikalek eta Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatzen dute programazioa, Musikeneren, Illumbe Musika Elkartearen eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Udaletik nabarmendu dute Ganbera Musika Astea «erreferentziazko hitzordu gisa» finkatu den zikloa dela, «musikako talentu gazteak ezagutzeko».
Zikloa martxoaren 23an hasi eta 27ra arte luzatuko da, eta edizio honek bost kontzertu izango ditu. Trintxerpeko Alkateordetzaren areto nagusian izango dira guztiak, 19.30etik aurrera, edukiera bete arte.
Aitziber Esuainek, Enara Loresek, Ada Hernandezek eta Ivan Frauk osatzen duten Cuarteto Ekik zabalduko du programazioa astelehenean bertan. Asteartean, Irene Rosado, Clara Martinez eta David Corellaren Trio Aloueteren emanaldia izango da.
Terea Quintet, Eider Diaz, Guillermo de la Riva, Alberto Martinez, Salva Ruiz eta Knut Nes Panengstuen musikarien taldeak kontzertua eskainiko du asteazkenean.
Laugarren kontzertua, ostegunean, Xabier Aguado, Izan Quintela, Oier Alberdi, Iker Toribio, Cristina Pascual, Ager Alzola eta Alejandra Bartolome musikariek osatzen duten White Carter Jazz-ena izango da, eta Lorea lopez-Ederra era David Corellaren Kantu Egunak itxiko du programazioa ostiralean.

Erreparazio kolektiboa, Orioko kasutik ikasten
Ezer berririk ez
Pedro Sanchez, pistako txirrindularia

«Turismoaren auzia zure oporretan jokatzen dela pentsatzea norbere zilborrera begiratzea da»
