
Israelen parte hartzea salatzeko asmoz, maiatzaren 12tik 16ra Vienan egingo den Eurovision musika festibalaren finala ez dutela zuzenean emango aditzera eman du Esloveniako irrati eta telebista publikoko zuzendariak, Ksenija Horvatek. Aldez aurretik, aurtengo lehiaketan parte ez hartzea erabaki zuen Esloveniak. Eurovisionen ordez, Palestinari buruzko filmak eta dokumentalak emango ditu telebista publikoak. Festibalak 70 urte betetzen dituen edizio honetan, Herbehereek, Islandiak, Irlandak eta Estatu espainolak aspaldi iragarri zuten ez zutela parte hartuko, eta, Irlandaren eta Estatu espainolaren kasuan, ez dute jaialdia telebistaz emango. Milaka artistak, tartean Massive Attack, Kneecap, Mogwai, Brian Eno, Sigur Ros eta Nadine Shah, eskutitz ireki bat sinatu dute beraien jarraitzaileei programa boikotatzeko eskatuz. «Isarelek Eurovision genozidioa zuritzeko eta normalizatzeko erabiltzen du», salatu dute. Gazako genozidioaz ohartarazteko eta Gazako haurren ametsak zabaltzeko, 56 urteko Mostafa Salameh mendizale palestinar-jordaniarrak Everest igoko du. Gailurrean, hainbat haurrek idatzitako «ametsak» utziko ditu. Haurretako batek medikua izatearekin amesten du, beste batek kazetari izatearekin... Salamehk, bere aldetik, egunen batean arbasoen lurra, Palestina, ezagutzea du amets.

«Langile batek urtean egiten dituen orduak guk sei hilabetetan egiten ditugu»
Fernando Torresen kamiseta
Euskara, kariñoz

«Abesti-omenaldi hau grabatzea niretzat zirkulu bat ixtea bezalakoa izan da»

