Gaur 8

‘La Goule-k’ kankan dantzatzen jarraitzen du gure oroimenean

Tantoak zituen blusa batekin, hanka ondo jasota eta bonbatxo zuriekin jantzita erretratatu zuen Toulouse-Lautrecek kankan dantzari ilehori bat. Ospetsua egin zuen, baina gutxik dakite Louise Weber ‘La Goulue’ (Tripontzia’) deitzen zela. Gaur bezalako egun batean jaio zen duela 160 urte.

Louise kartel mitikoan.
Louise kartel mitikoan. (WIKIPEDIA COMMONS)

Alsazian jaio omen zen Louise Weber (1866ko uztailak 13 - Paris, 1929ko urtarrilak 30) familia judu batean, baina gurasoak berehala finkatu ziren Clichyn, Paristik gertu. Amak garbitegi batean lan egiten zuen eta alabak garbitutako arropekin dantzan egiten zuen, eszenako izarra izango balitz bezala. 

16 urterekin jada kabaretetan dantzatzen nuen eta berehala egin zen ezaguna Louise, zuen etorriagatik eta baita ere bezeroen kopak trago batez husteko zuen ohituragatik. Horregatik deitu zioten ‘La Goule’ (Tripontzia). 

Pierre-Auguste Renoir margolariarekin sartu zen Montmartreko giroan eta ‘Louee’ (artisten modeloak) taldera. Han Achille Delmaet argazkilariak biluzik erretratatu zuen.

Louise Weber eta Jacques Renaudin. (WIKIPEDDIA)

Jacques Renaudin (‘Valentin hezurrik gabe’ bezala ezagututa, 1843–1907) ardo-merkatari eta dantzariarekin bikotea osatuta, izarra bihurtu zen Louise. Kankanaren bertsio bat dantzatzen zuten, ‘chalut’ izenekoa.

Louisek mahaien gainean dantza egiten zuen. Han erretratatu zuen Toulouse-Lautrecek, mitikoa bihurtu den kartel batean.

Louise zerura iritsi zen eta gero infernura jeitsi zuen: 1895ean aberatsa zen eta Moulin Rouge utzi eta bere kabareta sortzea erabaki zuen. Baina porrota izugarria izan zuen  eta bizitza publikotik desagertu zen, depresioan eta alkoholismoan murgilduta. Parisen pobre hil zen ‘La Goule’.