Juantxo Egaña
Argazkilaria

Sabino Ormazabal gidari NATO-ren aurka, 1986an Donostian

(JAVIER GALLEGO)

Espainiako Estatua NATOn sartzea eskatzen zuen erreferenduma egin zen 1986ko martxoaren 12an, eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan emaitza ezezko borobila izan zen, garai hartako pultsu sozialarekin bat eginez. Katalunian eta Kanarietan ere ezetza nagusitu zen. NATOren aurkako kanpainan, Bardeako tiro eremuaren eta zerbitzu militarraren aurkako protestak areagotu egin ziren, herri babes zabala izan zuten manifestazioekin. Javier Gallegok hartutako irudian, NATOn sartzearen eta Ronald Reagan Ameriketako Estatu Batuetako agintariaren bisitaren aurkako manifestazio bat ikus daiteke Donostian -agintaria 1985eko maiatzean etorri zen Espainiako Estatura-. Artikulua ilustratzen duen irudian, manifestazioaren buruan doan eta martxa irekitzen duen autoa -2CV bat- duela gutxi hil den Sabino Ormazabalena zen eta berak gidatzen zuen; Ormazabal funtsezko pertsona izan zen Euskal Herriko gizarte mugimenduetan, eta bere ondareak oso presente jarraitzen du gure herriaren memoria kolektiboan.