
Bizitzak aldaketa handiak izan ditzake. Oskorrik bere ibilbide luzean eskaini zuen kontzertu enblematikoetako baten 30. urteurrena betetzen denean, Natxo de Felipe eszenatokietara itzuli da. Hamaika urtez erretiroa hartuta egon ostean ‘Abandonatuak’ diskoa aurkeztu du De Felipek Musika Hamabostaldian eta Bilboko Arriagan.
Baina bota dezagun hiru hamarkada atzera. 1996ko irailaren 7an, Oskorri gure folklorearen talderik beteranoena eta berritzaile handiena zen ordurako. Dagoeneko hogeita bost urte zeramatzaten gure herri-musika asmatzen eta berregiten.
Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak, bere XII. edizioan, banda honen zilarrezko ezteien ospakizuna hartu nahi izan zuen. Eta Fadurako frontoian gertatu zena ahaztea zaila izango zen ospakizun hunkigarria hartu zuen.
Zuzeneko emanaldi honetatik ‘25 kantu urte’ (Elkar) disko bikoitza argitaratu zen. Zilar ezteiak ospatzeko, 17 musikoekin 25 kantu birmoldatu zituztelako. Horien artean Lyam O'Flynn gaiteroa, Gwendal taldeko Patrick Vaillant –aurten, 2026 honetan, Gwendal itzuliko da Getxo Folkera–, Albert Pla –nahiko galduta ibili omen zen–... Garaiko kroniken arabera, Fermin Muguruzaren eta Niko Etxarten partaidetzak bereziki ederrak izan ziren, eta gaueko unerik kitzikagarriena Mikel Laboaren eskutik iritsi zen, ˝Aita semeak’ kantatu zuenean.
2015eko azaroaren 22an eman zuen azkeneko kontzertua Oskorrik ibilbide luze baten ondoren.

«Herri eraikuntza, herrigintza eta euskara dira benetan gure lurraldetasuna»

«Gaur egun bezeroetako askok ez dute enpatiarik lanean dagoen jendearekiko»
«Cringe»-a eman gabe

Lurra apurtu zenekoa
