GAUR8

Marseillako Ama Onaren urrezko mantua zaharberritzen ari dira

25-30 urtetik behin urreztatzen ohi dute Notre-Dame de la Garde basilikako 10 metroko Ama Birjina, baina teknika berri bati esker espero dute oraingoan 50 urte irautea.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Marseillako Notre-Dame de la Garde basilikaren gainean dagoen ama birjina, Bonne Mère edo Ama Ona ezizenez ezaguna, urreztatzen ari dira.

Cyrielle d'Antoni da lan hori egiteaz arduratzen ari den zaharberritzean aditua. Abuztuan kendu zioten Ama Birjinari koroa, eta lanari ekin zion.

Urreztatze faseak lau asteko iraupena izan beharko luke. 30.000 eta 40.000 urre-xafla artean erabiliko dituela kalkulatzen du Gohard enpresako artisauak. Berarentzat ohore bat da honelako lan batean aritzea, eskualdekoa baita.

«Hemen zati bat urreztatzen ari naiz, eskua. Lehenik pintura prestaketak egin genituen eta gero ‘nahasketa’ deitzen duguna jarri nuen. Berniz-kola moduko bat da, aurreko egunean jartzen duguna. Hurrengo egunean urreztatzen hasten gara eta ondo dagoela egiaztatzen dugu. Hala bada, 'maiteminduta' dagoela edo 'abesten' duela esaten dugu. Une horretan urreztatzen has gaitezke», azaldu zuen Cyrielle D’Antoni Ateliers Gohard-eko langileak.

Estatuak, Ama Birjina eta bere haurra irudikatzen dituena, hamar metro inguruko altuera du koroaren goialderaino.
 
«Azalera kalkulatuz gero, 100 metro koadro baino pixka bat gehiago dago urreztatzeko, baina hamarmilaka urre-xafla beharko dira; hala ere, xafla guztiak elkartuz gero, ez dute 500 gramo urre ere egingo», aipatu zuen Xavier David zaharberritze lanen arkitektu arduradunak.

Normalean, urreak 25-30 urte irauten ditu, baina itsasotik iristen zaion gatza kentzeko erabiltzen ari diren teknikari esker 50 urte iraun beharko luke.

«Urreztatze hau historikoa da, aurreko sei urreztatzeetan ez zegoelako aldamiorik. Orain benetako tailer bat da, eta honek Mistrala jotzen duenean Marseillako badian sartzen den kutsadurarik gabe lan egiteko aukera ematen digu, industria-kutsadurarik gabe, hiri-kutsadurarik gabe», gaineratu zuen Davidek.