2025 IRA. 10 - 15:37h ‘El Ruso’ aire libreko margolaritza lehiaketaren 16. urteurrena Bilbon Manuel Balsa ‘El Ruso’ aire zabaleko margolaritza lehiaketaren 16. edizioa egingo dute larunbatean Bilbon. Bilboko Berreginen Museoak antolatuta, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko hiri-paisaian ispiratutako lanak bilatzen ditu deialdiak. Bilbo Zaharra era San Frantzisko dira lehiaketaren inspirazio iturri nagusiak. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU) GAUR8 Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa ‘El Ruso’ aire zabaleko marrazketa XVI. lehiaketa ospatuko du datorren larunbatean, irailak 13, eta 1.000 euroko saria emango dio lehen sailkatuari.Berreginen Museoak 16 urte daramatza Bilbo Zaharra eta San Frantzisko kaleak inspirazio bila dabiltzan artistaz betez. Ekitaldia 08.30etik 14.00etara izango da bi kategoriekin: Haur eta Gazteak (15 urte arte) eta Helduak (16 urtetik aurrera).Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia ondoen islatzen duen obra, eraikinak, plazak, parkeak eta txokoak aurkitzea da ekimenaren helburua. Parte-hartzaileek beren trebetasun tekniko eta artistikoak zabaldu ahal izango dituzte, aipatutako gaiari lotuta. Urte batzuetan akuarelak bakarrik aurkeztu ahal izan ziren, baina azken urteetan teknika librea izan da. Izen ematea, larunbatean bertan Izen ematea hilaren 13an bertan egingo da, 08.30etik 10.00etara, Bilboko Berreginen Museoan. Laua eta zuria izango den euskarriaren zigilatzea tarte berean egingo da, 08.30etik 10.00etara, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian.Berreginen Museotik gogorarazi dutenez, euskarri horren alde bat ere ezingo da izan 50 zentimetro baino txikiagoa, ezta 150 zentimetro baino handiagoa ere, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Artistek lana egiteko behar duten material guztia eraman beharko dute.Sariei dagokienez, irabazleak 1.000 euro jasoko ditu, bigarrenak 500 euro eta hirugarrenak 250 euro. Era berean, akuarela onenari 500 euroko sari berezia, marrazketa materialari dagokion haurrentzako sari berezia eta Museoko marrazketa ikastaroko ikasleentzako sari berezia ere egongo dira.Gaian espezializatutako epaimahai batek aukeratuko ditu lan irabazleak. Berreginen Museoak, bere aretoetako batean aurkeztutako obretako batzuk ikusgai jar ditzakeenak, parte hartzeko deia egin die pinturarekiko interesa eta grina duten pertsona guztiei.