2025 IRA. 18 - 12:44h Hilaren 27an izango den Elkar sketch marrazki maratoirako prest, izen-ematea zabaldu dute Elkar sketch marrazki maratoiaren atarian, izen-ematea zabaldu du San Prudencio kaleko Elkar liburu-dendak hilaren 25era arte. Dena prest dago edizio berezi baterako, liburu-dendaren 25. urtemugarekin bat egiten baitu. Kaleak, zentzu zabalenean, dira protagonistak. Hilaren 27an egingo dute Elkar Sketch Gasteizko marrazketa maratoia. (ELKAR) GAUR8 Hilaren 27an, larunbatarekin, Elkar sletch marrazki maratoriaren 14. edizioa egingo dute Gasteizen. Hiri estilo horretan, Gasteizko kaleak izango dira inspiraziorako ardatz.Aurtengoa 14. edizioa da, eta ekitaldia antolatzen duen San Prudencio kaleko Elkar liburu-dendak nabarmendu duenez, ospakizun handi batekin bat eginez dator aurten, dendak 25 urte betetzen baititu.«Horregatik, edizio honi kutsu literario berezia eman diogu. Marrazteko aukeratutako diren puntu guztiak literaturarekin lotuta egongo dira», azaldu dute.Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, eta horretarako, webgunean eskuragarri dagoen izen-emate orria bete behar da irailaren 25a baino lehen.Larunbateko marrazki maratoiaren egitarauari dagokionez, maratoian parte hartzeko beharrezko materiala San Prudencio kaleko liburu-dendan bertan banatuko dutela: «Moleskine koaderno bat era arkatz bana» banatuko dituzte parte hartzaileen artean, eta derrigorrezkoa da marrazkiak koaderno horretan egin izanak izatea.Materiala jasotzeko tartea 9.30ean abiatuko da eta 11.00etan itxiko da. Lanak burutzeko arratsaldeko 17.03ak arte dute marrazkilariek. Beraien koadernoa entregatu beharko dute dendan. «Hamaiketakoa hartzeko txartela eta Gasteizko mapa bat» jasoko dute materialarekin batera. Marraztu beharreko tokiak eta eraikinak banatuko duten mapan bertan zehaztuta daude, eta gutxienez zehaztutako puntuen marrazki bana egin beharko dute, baina inspirazioak hegan egin dezakenez, «hiriarekin zerikusia duten adina marrazki aurkeztu ditzakete libreta berean: barrualdeak, kanpoaldeak, subjektuak, objektuak, eszenak...».Hiru kategoria ditu maratoiak: 16 urtetik gorako helduak, 10-15 urte bitarteko gaztetxoak eta 10 urtetik beherako haurrak.