2025 ABEN. 11 - 12:11h Leioako XXXV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, herriko kaleetan igandean Leiako XVIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka ospatuko dute igandean, tokiko ekoizleen lana erakusteko eta kontsumoa arduratsua bultatzeko helburuz. Animalien erakusketak egongo dira Bidebarriko Bulebarrean eta Errekalde plazan. Azoka egingo dute Leioan igandean, tokiko ekoizleen lana eta kontsumo arduratsua bultzatzeko. (Idoia ZABALETA | FOKU) GAUR8 Leioako XXXV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka egingo da igandean, abenduaren 14an, eta, urtero bezala, bertako ekoizleen lana aitortzeaz dgain, kalitatezko produktuen kontsumo arduratsua sustatuko du, nabarmendu du Leioako Udalak.Azoka 10.00etan irekiko da, eta herritarrek eta bisitariek nekazaritza produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta izango dute ikusgai Bulebarrean, Jose Ramon Aketxe plazan eta Errekalde plazan, bai eta animalien erakusketa bana ere Bidebarriko Bulebarrean (idiak eta behiak) eta Errekalde plazan (falkoneria, zaldiak, ahuntzak eta ardiak).Gainera, bertaratzen direnek Behirik Politena lehiaketan bozkatu ahal izango dute aurten ere, eta produktuen saski baten zozketan sartuko dira. Aketxe plazak taldeko argazkientzako gunea izango du.Halaber, euskal dantzek Errekalde plaza hartuko dute 11.00etan, Gure Ohiturak eta Txikiak Txiki Dantza Taldearen eskutik, eta 12.00etan hasita Bizkaiko Txakolinaren eta Idiazabal gaztaren dastatzeko saioa egingo da Kultur Leioako erakusketa aretoan, bi txandatan (12.00etan eta 13.30ean).Onddoak eta perretxikoak dastatzekoAketxe plazan onddo eta sasoiko perretxikoak dastatzeko aukera egongo da, Zazpi Mikologia Elkartearen eta Eusko Labelaren laguntzarekin, baita sagardo eta talo tailerrak ere. Leioako Txistu Doinuak eta Udondoko Txikiteroak taldeen animazioa egongo da.Gainera, ohiturari jarraituz, 12.00etan herri kirolak izango dira Errekalde plazan, eta Oihana Bartra, Irune Basagoiti eta Julio Soto bertsolariek saioa eskainiko dute 12.30ean Bulebarrean. Orobat, 13.00etatik aurrera, Aiko taldeak musika eskainiko du Estartetxe eta Ikea-Barrin.Azkenik, jaia amaitzeko beste une berezi bat izango da 14.30ean: postuak girotzeko lehiaketaren sari banaketa. Egun osoan zehar Leioaren 500. urteurrenari eskainitako gunea ere egongo da Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe plazaren artean, ikurrinaren parean.