GAUR8

Araia-Asparrena 32. Umorezko Antzerki Jaialdiak 38 emanaldi eskainiko ditu Arabako 25 herritan

Hamasei konpainiaren lanak bilduko ditu Araia-Asparrena Umorezko Antzerki Jaialdiak bere 32. edizioan. Guztira, doako 38 emanaldi izango dira, antzerkiaren magia 25 herritan zabalduz, espazio estalietan eta aire zabalean.

Koilara Teatro konpainiaren ‘espejismo, metamorfosis de una cucharilla’ lana.
Koilara Teatro konpainiaren ‘espejismo, metamorfosis de una cucharilla’ lana. (Araia-Asparreneko Antzerki Jaialdia)

Araia-Asparrena Umorezko Antzerki Jaialdiaren 32. edizioak 16 konpainia bilduko ditu eta guztira 38 emanaldi eskainiko ditu Araba osoko 25 udalerritan.

Abuztuaren 14tik 17ra Araia izango da jaialdiaren erdigunea, 11 emanaldirekin Kaleko ikuskizunak eta aretoko muntaketak iragartzen ditu programazioak. Abuztuaren 31ra, berriz, jaialdia lurraldeko 25 herritan ere ibiliko da eta aire zabaleko doako antzerkia eskainiko du.

Jaialdiak «programazio askotariko eta txundigarria» eskainiko du aurtengo edizioan, «gustu guztietarako» proposamenekin. Gainera, jaialdiak «herri esentziari eta hurbiltasunari» eutsi die, emanaldiak espazio estalietan zein aire zabalean eskainiz.

Ziba tailerra

Aurtengo berritasunetako bat doako ziba tailerra izango da. Abuztuaren 16an goizez egingo da, Araian, Curolles konpainiaren eskutik, haurrei eta helduei zibaren artea hurbiltzeko eta hartaz gozatzeko aukera emateko.

Parte hartuko duten konpainia eta artisten artean daude Koilara Teatro, Nia Corcor, Txalo Produkzioak, Gorakada, Curolles, Goitibera, Midnight Company, Jimena Cavalletti, Txema Muñoz, Edu Manazas, Ganso & Cia., Xabi Larrea eta Trotamundos, besteak beste. 

Hurrengo emanaldien artean, abuztuaren 14an, Koilara Teatro konpainiaren ‘Espejismo, metamorfosis de una cucharilla’ antzezlana dago. Araian izango da emanaldia, Arrazpi berri kiroldegian.

Kale antzerkiari dagokionez, Gorakadak ‘La kermés del vermú’ eskainiko du herrian, egun horretan bertan.

Programazioa eskuragarri dago jaialdiaren webgunean