GAUR8

Osasun mentala zaintzeko gomendio dekalogoa prestatu du EHUk

Urriaren 10ean den Osasun Mentalaren Munduko Egunaren atarian, EHUko Arreta Psikologikorako Zerbitzuak hamar gomendio praktiko biltzen dituen dekalogoa argitaratu du. Osasun mentalean inbertitzea «bizi kalitatean» eta «prebentzioan» inbertitzea dela nabarmendu du.

Osasun mentala prebenitzeko hamar gomendio praktiko argitaratu ditu EHUk.
Osasun mentala prebenitzeko hamar gomendio praktiko argitaratu ditu EHUk. (EHU)

Urriaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Munduko Egunaren harira, EHUko Arreta Psikologikorako Zerbitzuak gomendio praktikoen dekalogo bat prestatu du.

Zerbitzuak azaldu du ohar batean, «unibertsitateko etapa ibilbide akademikoko eta pertsona baten bizitzako etaparik zirraragarrienetako bat» dela. «Aldaketa asko dakartzan garaia da, eta ingurune berri batera egokitzeak, presio sozialak lan kargak eta/edo etorkizunari buruzko ziurgabetasunak zaurgarritasuna sor dezake ikaslearengan, haren osasun mentala arriskuan jarriz», adierazi du Andone Sistiaga Psikologia Fakultateko irakasle era zerbitzuko zuzendariak.

Osasun mentaleko arazoen inguruan kontzientziatzea helburu duen egunarekin bat eginez, balioa eman nahi diote unibertsitateak ikaslearen ongizatearen alde egiten duen lanari, eta hamar gomendio biltzen dituen argitalpena zabaldu du.

Harreman positiboak lantzea, errutina eta elikadura osasuntsuak mantentzea, jarduera fisikoa erregularki egitea eta aisialdirako tartea bilatzea dira gomendioetako batzuk. Horien ondoan, deskonektatzeko denbora gordetzearen garrantzia, gehiegizko autoexigentzia saihestea edo ondoezaren seinaleei erreparatzea eta «osasun-agentea» izatea bezalako ariketek duten balioa azpimarratzen du dekalogoak.