
XVII. mendeko sorgin ehizan giroturako Paul Urkijoren ‘Gaua’ gure zinema aretoetan proiektatzen ari den bitartean, guk gogora ekarri nahi izan dugu gaur bezalako egun batean, XVI. mendean, izan zen beste gertakari bat: 1575eko azaroaren 28an garrotez exekutatu baitzituzten Iruñean, Takoneran, Miguel Zubiri eta María Johan, sorginkeria egotzita. Hil aurretik ilea moztu zieten eta hil ostean gorpuak erre.
Gertakaria Jose Duesoren ‘La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales’ (Txertoa, 2022) lanean jaso da. Euskal Herrian, dokumentatua dagoen Inkisizioaren lehen exekuzioetatik (1329) azkenera (1610), 200 pertsonatik gora hil zituzten.
Maria Johan Anotzibarreko baserritar txiroa zen. 1575ko abuztuan, herriko apaizak bultzatuta eta bi haurren deklarazioetan oinarrituta –Mariaren hilobak ziren biak–, hainbat atxiloketa izan ziren «herriko akelarreetan parte hartzea» egotzita. Lau atxilotu nagusi izan ziren, horietatik bi exekutatuak izan zirenak. Anotzibarreko prozesua prozesu zibila izan zen, hau da, ez Inkisizioaren tribunalek gidatua, Nafarroako Errege Kontseiluaren ardurapean egin baitzen.
Maria Johannen auziak hautsak harrotu zituen berriz eta Nafarroan sorginen aurkako epaiketak itzuli ziren 50 urteetan geldirik egon ostean. Urte betean berrogeita hamar pertsona baino gehiago akusatuak izan ziren, baina ez zen exekuzio gehiagorik burutu 1610eko euskal sorginen epaiketa handiak iritsi ziren arte.

«Oraindik ikasten ari naiz, amonari baratzean laguntzen zion ume mukitsu hori naiz»

Miren Garbiñe de Diego, fotokazetaritzak badu etorkizuna

Elay Taldeak Mexikon 25 urte bete ditu, bere txikian irakaspen handiak utzita
