
1966ko urtarrilaren 7an, erregaia hornitzean ari zirela, Estatu Batuetako Aire Armadako bi aireontzik talka egin zuten airean eta horietako batek gizateriaren historiako leherketa atomikorik handiena eragiteko gaitasuna zuten lau bonba termonuklear erortzen utzi zituen Palomares (Almeriako probintzia) inguruko uretan.
Gerta zitekeenaren sarraskia irudika dezagun, pentsa ezazue bonba haiek Hiroshimakoak baino 75 aldiz suntsitzaileagoak zirela. Washingtonek protokolo guztiak aktibatu zituen, istripu nuklear baten arriskua zegoelako, eta Francoren Gobernuak lau tramankuluak itsasotik berreskuratuko zuten operazio sekretua onartu zuen.
Martxoaren 7an munduari bira eman zion irudi batek: Manuel Fraga Iribarne, orduko Informazio eta Turismo ministroa –gero Alianza Popular eta PPren sortzailea izango zena–, eta Angier Biddle Duke, enbaxadore estatubatuarra, bainujantzia jarrita, Palomareseko uretan bainua hartu zuten.
Propaganda jokaldi arrakastatsua izan zen, turismo kanpaina salbatu zutelako. Baina kutsatuta zegoena ez zen itsasoko ura. AEBetako Armadako soldaduek 1.500 tona lur eraman zituzten Aikenera (Kalifornia) eta han biltegiratu; horrez gain, osagai kutsatuak lurperatu zituzten Almerian bertan.
Palomares inguruko kutsadura kentzea ez zen izan erabatekoa, ondoriozta daitekeenez. Bizilagunek ziurtagiriak sinarazi behar izan zituzten, etorkizunean edozein erreklamaziori uko eginez.

«Langile batek urtean egiten dituen orduak guk sei hilabetetan egiten ditugu»
Fernando Torresen kamiseta
Euskara, kariñoz

«Abesti-omenaldi hau grabatzea niretzat zirkulu bat ixtea bezalakoa izan da»
